Arte Kronika Larraitz Ugartemendiarekin

Arte kronika: Josette Dacosta Bray

Aitor Errazkin 2026ko martxoaren 3a

Josette Dacosta Bray (Bordele, Okzitania, 1944) euskal herritar margolaria da. Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan hasi zuen bere prestakuntza, eta Ingalaterran amaitu. Bere lanetan, Euskal Herriaren ikuspegi guztiz tradizionala eskaintzen du. Nafarroa Behereko herri eta parajeak agertzen ditu gehienbat, eta obra horietan, errealitatetik abstrakziorako bidea, perspektibaren, kolorearen eta argiaren interpretazio berezia eta pertsonala egiten du.

Euskal Herrian ez ezik, Parisen eta Ingalaterran ere erakusketa ugari egin du, eta bere obrak Frantzia, Espainia, Ingalaterra eta Estatu Batuetako bilduma pribatu ugaritan aurki daitezke. 2001. urtean Donibane Garazin kokatzekoa zen bere estudioa eta erakustokia.