Josette Dacosta Bray (Bordele, Okzitania, 1944) euskal herritar margolaria da. Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan hasi zuen bere prestakuntza, eta Ingalaterran amaitu. Bere lanetan, Euskal Herriaren ikuspegi guztiz tradizionala eskaintzen du. Nafarroa Behereko herri eta parajeak agertzen ditu gehienbat, eta obra horietan, errealitatetik abstrakziorako bidea, perspektibaren, kolorearen eta argiaren interpretazio berezia eta pertsonala egiten du.
Arte Kronikaren saio berri honetan Iñaki Imaz Urrutikoetxea ezagutuko dugu (Donostia, 1965).
Margolaria da, Arte Ederretako irakasle eta doktorea, eta eremuakeko batzorde teknikoko kidea izan da. Bere ibilbidean erakusketa ugari aurkeztu ditu, besteak beste ARCO 2019n eta hainbat proiektu kolektibo eta pertsonaletan. Larraitz Ugartemendia, margolari irundarra, Iñaki Imazen inguruko xehetasunak bildu dizkigu
Larraitz Ugartemendia, margolari irundarraren eskutik, gaurkoan, Amaia Lejarreta Onaindia ezagutuko dugu: Durangoko margolaria, artista plastikoa, makillatzaile profesionala eta zinegilea. Txiki-txikitatik arterako dohainak erakutsi zituen, eta bide hori sendotu zuen ikasketen bidez, Batxilergo Artistikotik Arte Ederretako lizentziaturaraino, pinturan espezializatuz. Bere ibilbide artistikoa eta sorkuntza-unibertsoa izango ditugu hizpide.