Eta gainera gure harridurarako, Plan berriaren dokumentazio gehiena espainiera hutsez dago. Hori delata, kexa sartu dugu Eusko Jaurlaritzako erregistro elektronikotik jendaurreko epea geldi dezaten dokumentazioa euskaratu eta hori publiko egin arte. Halaber, horren berri eman diegu Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea departamenduari, Aralar Parke Naturalaren arduraduna, eta Enirio-Aralar mankomunitateari, Aralar Parke Naturaleko ia herenaren jabea, gauza bera egiteko eskatuz. Azkenean Arartekoa, Behatokia eta Elebidera jo dugu guzti honen berri emanez.
https://www.landarlan.eus/berriak/aralar-baliabide-planaren-oharra
BASO BIZIEN ALDE, AUZOLANEAN, DENON BASOARI BIDEA EMAN
Irratsaioaren egilea: Edu Zabala Garagartza
Dokumentua: DB43.1-Aralar Parke Naturaleko Planari buruzko alegazioak-elkarrizketa-
Harremanetarako: basobiziakplataforma@gmail.com
Web orria: https://www.basobiziakplataforma.org/
Telegrameko kanala: https://t.me/basobiziakplataforma