TeknoFrekuentzia

Zer sinatzen dugu?

Aitor Errazkin 2026ko martxoaren 5a

Kaixo! gaurko programan interneteko zerbitzuak (eposta, sare sozialak eta abar) erabili ahal izateko sinatzen ditugun lizentziei buruz hitzegingo dugu. Gaurko programan Googleri buruz arituko gara gehienbat, hodeia eta eposta elektronikoari buruz hitzegingo dugulako. Beste programa batean Meta eta TikTok bezalako sareei buruz arituko gara.

(maider) Lehengo kontua lizentzia bat zer den definitzea da. Lizentzia bat azkenean kontratu bat da, argindarra kontratatzean sinatzen dugunaren oso antzekoa, baina kasu honetan zerbitzu informatiko bat kontratatzean dauden erabilpen baldintzei buruz ari gara. Bertan definitzen da zer egin daitekeen eta zer ez. Zerbitzu bat erabiltzea erabakitzen dugunean, aurretik lizentzia edo erabilpen baldintzak onartu behar ditugu. Hau askotan ikusi dugu, testu luze bat agertzen zaigu eta azpian onartu edo ez onartu bi laukitxo. 

(aitor) Hori da, askotan ikusten dira holako testuak, nahiko luzeak eta letra txikiarekin joaten direnak. Baina egia esanda, esango nuke oso jende gutxik irakurtzen dituela, zuzenean onartu sakatzen dugu eta aurrera jarraitzen dugu.

(maider) bai, hala da, eta egia esanda, ikusita zer nolako luzera daukaten dokumentu batzuk normala iruditzen zait. Adibidez, googleren erabilpen baldintzak. Dokumentu hori inprimatu nahiko bagenu, 72 orrialde beharko genituzke. 72 orrialdetako dokumentu bat irakurri eta ulertu behar da posta elektroniko bat izateko? hau da, hipoteka baten mailegua kontratatzeko behar diren orrialdeen hirukoitza behar dira googlek egin nahi duena azaltzeko. Nik hemen gure entzuleen aurrean onartzen dut ez dudala osorik irakurri, atal batzuk soilik irakurri ditut, bestea irakurketa diagonala eginez begiratu dut. 

Atentzioa deitu didan lehengo gauza zera da: nahiz eta google konturik ez izan, Googlek gure informazio pertsonala gordeko du, adibidez ze gailutik edo ze aplikaziotik konektatzen ari garen,, baina gure izena erabili ordez identifikadore bat erabiltzen du. 

Andorid mugikorren kasuan, periodikoki google zerbitzarietara konektatuko da gure gailuari buruzko informazioa bidaltzeko. Eta ze informazio bidaltzen da? gure telefono zenbakia, gure telefonia enpresaren izena, wifiaren izena wifian bagaude, eta instalatutako aplikazioak. Hau gu ezer egin gabe egiten da, esan nahi dut, mugikorrak berak bakarrik egiten duen gauza bat dela. Beste alde batetik daude gu mugikorrarekin egiten ditugun gauzak. 
Adibidez Googleko Zoom erabiltzen badugu, hartzaile eta jasotzailearen informazioa bilduko da: eposta helbideak, telefono zenbakiak, deiaren ordua eta luzapena.
Google Maps erabiltzen badugu, honako informazioa gordeko da: GPS eta mugikorraren beste sentsorren informazioa, egindako bilaketak, hurbil dauden wifi edo bluetooth seinaleak.
Google Drive erabiltzen badugu, Googlek  dokumentu hori irakurri, moldatu edo itzultzeko baimena izango du.
Youtube erabiltzen badugu, ikusitako bideo zerrenda, egindako bilaketak, egindako elkarrekintzak, erosketak, eta beste webguneetan egindako elkarrekintzak, webgune horiek googleren zerbitzuren bat erabiltzen badute.

(aitor) Zenbat datu! gezurra dirudi zenbat arrasto uzten diren interneten ibiltzen garenean. Esango nuke jendea ez dela konturatzen interneten egindako guztiaren jarraipen hain zehatza egin daitekeenik. Informazio hau iragarki pertsonalizatuak erakusteko, interesekoak izan ahal diren bideo edo edukiak erakusteko, beraien zerbitzuak hobetzeko eta zerbitzu berriak sortzeko erabiltzen da. Drive edo Gmailera igotako edozein dokumenturekin aldiz, honako gauzak egiteko baimena ematen diogu: Gorde, erreproduzitu, komunikatu, googlekin kontratua duten beste enpresei eman, eta moldatu, adibidez itzulpenak eginez edo formatua aldatuz. Eta guzti hau beharrezkoa da posta elektroniko bat izateko? Guztiek horrela funtzionatzen dute?

(maider) ba ez... ikerketa txiki bat egin dut, eta antzeko zerbitzua eskaintzen duten beste enpresa batzuek pribatutasun politikak begiratu ditut. Ikerketan OVH, Metaposta eta ni.eus sartu ditut. Esan behar da ni.eus-en kasuan pribatutasun politika berez ez dudala topatu, baina lege-oharrean gure datuen tratamenduari buruzko informazioa topatu dut, eta hau da alderatu dudana. 
OVHren kasuan, pribatutasun politikak 13 orrialdeko luzera du, Googlena baino 5 aldiz txikiagoa. Bertan ikus dezakegu ze datu gordeko dituzten (gure izen baizenak, adina, epostak, dokumentuak eta abar) eta zertarako erabiliko dituzten. 
Metapostaren kasuan, Eusko Jaurlaritzak biztanleriari eskaintzen dion posta zerbitzua, honek 6 orrialdeetako pribatutasun politika du. Irakurri nahi dizuet datuen tratamenduari buruz zer esaten duen:

Ni.eusen kasuan, kuriosoa da ze lege-oharrean Metapostaren lizentzian topatutako parrafoaren oso oso antzekoa topatu nuen, hau da, Ogasunak eta epaile batek hala eskatuz gero, datuak entregatuko ditu, baina bestela ez. 

Pausu bat haratago joaten bagara, pribatutasuna defendatzea helburu duten zerbitzuetara alegia, adibidez Riseupekin egiten dugu topo. Riseupek online komunikazio tresnak ematen dizkie gizarte aldaketa libertarioan lan egiten duten pertsonei eta taldeei. Alternatiba demokratikoak sortzeko eta autogestioa  geure komunikabideen kontrolaren bidez gauzatzeko proiektua gara.  Eta ze informazio gordetzen du askatasun digitalen alde lan egiten duen kolektibo batek? ba bere politikan ikus dezakegunez, kontua irekitzean emandako datuak 4 hilabetez gordetzen dituzte, eta ez baduzu zure saioa berritzen 4 hilabeteetan, borratzen dituzte. Spamaren aurka lan egiteko, egunero bidaltzen diren eposten zerrendak sortu eta borratu egiten dira. Atal bat dute zer ez duten gordetzen espezifikatzeko, bertan IP helbidea, gure gailu edo nabigatzailearen identifikadorea, edo mezuen metadaturik ez dela gordeko argi azaltzen da. Ni.eus eta Metapostaren kasuan bezala, datuak ez dituzte inorekin partekatzen derrigortuak ez baldin badira.

https://policies.google.com/privacy?hl=es#infocollect  
https://policies.google.com/terms?hl=es
https://www.metaposta.com/eu/pribatutasun-politika
https://ni.eus/lege-oharra
https://riseup.net/es/about-us/policy/privacy-policy