Denon basoa

DB47-NATUR ETA BASO-ESKOLAK

Aitor Errazkin 2026ko apirilaren 3a

Natura eskolak eta baso-eskolak, 1950eko hamarkadan sortu ziren Danimarkan, Ella Flautauk bultzatuta. Natura haurraren garapen integralerako ingurune ezin hobea delako ideiarekin sortu zen hezkuntza-eredu hori. Danimarkan, eskola horiek pixkanaka integratu ziren hezkuntza-sisteman, bereziki haur-hezkuntzan.

Ondoren, Europako iparraldeko beste herrialde batzuetara zabaldu zen eredua, hala nola Suediara, non Goesta Frohmek 1957an Skogsmulle kontzeptua sortu zuen, haurrei naturari buruz irakasteko metodologia ludiko bat. 1968tik, baso eskolak Alemanian zehar hedatzen hasi ziren, eta 1993tik jada ofizialak ziren, gaur egun 1.000 eskola baino gehiagorekin.

Natur Eskolen Nazioarteko Eguna maiatzaren 3an ospatzen da, 2017tik, Pragan egindako kongresu baten ondoren.
Euskal Herrian natur eskolak eta baso-eskolak azken urteetan asko zabaldu diren hezkuntza-proiektuak dira, naturan oinarritutako hezkuntza, mugimendua eta esperientziazko ikaskuntza sustatzen dituztenak.

Irratsaioaren egilea: Edu Zabala Garagartza

Dokumentua: DB47-NATUR ETA BASO ESKOLAK

Harremanetarako: basobiziakplataforma@gmail.com

Web orria: https://www.basobiziakplataforma.org/

Telegrameko kanala: https://t.me/basobiziakplataforma

Beste kanal batzuk: Facebook, Instagram eta Mastodon