(maider) Ba nire ustez bai :) Pasadan mendean kobrezko kableak erabili ziren telefonia eta internet zerbitzuak emateko, baina kobrea berotzen da eta seinlea geroz eta urrunago joan behar duenean, indarra galtzen du. Zuntz optikoaren barnean beira dago, ile baten lodierakoa, argia pasatu ahal izateko. Argia ez da berotzen, eta indarra galtzeko kilometroak behar ditu. Beraz askoz finagoa eta indarra askoz gehiago aguantatzen du. Horrez gain, argindar kontsumo askoz txikiagoa behar du. Kobrea berotzen denez argindarra pasatzen denean, gailu asko elkartzen badituzu, adibidez herrialde bati internet emateko, hori guztia hoztu behar da; zuntz optikoa argiarekin doanez, ez dena berotzen, ez du hozte zerbitzu izugarria behar. Ondorioz: zuntz optikoak argindar gutxiago eta eraikin txikiagoak behar ditu funtzionatzeko eta gainera kobrea baino azkarragoa da. Hori bai, fabrikazio prozesua nahiko konplexua da.
(aitor) Beraz, zuntz optikoak abiadura gehiago eta argindar kontsumo baxuagoa behar du funtzionatzeko. Lehen esan dugun bezala, zuntz optikoa interneteko errepidea litzateke, gure etxeak eta Interneteko zerbitzuak elkartzen dituena. Telefonia mugikorra erabiltzen dugunean, gure mugikorra uhinen bidez konektatzen da antena batera, eta torreta hori baita zuntz optikora konektatzen da. Zuntz optikoa interneteko errepidea bada, nolakoak dira autopistak? edo komunikazio bide nagusiak?
(maider) bueno, ba autobide nagusiak itsas-azpiko kableak litzateke. Kable hauek itsaso guztietatik daude, nahiz eta ipar eta hego hemisferioen artean ezberdintasun nabariak egon. Adibidez: Europatik zuzenera Estatu Batuetara 18 itsas-azpiko kable daude, gehi 2 eraikitzen ari direnak. Estatu Batuak eta Japonia/Chinaren artean 14 kable daude, hauek guztiak Ipar hemisferioan; Hego hemisferioan hau ez da gertatzen; ez dago kablerik Latinoamerika eta Asia elkartzeko; bai ala bai EEBBtatik pasa behar dira. Hego hemisferioan kableak kontinentea inguratzen dute, adibidez Afrikan edo Latinoamerikan. Golfo Persikoan 9 kable daude, Ormuzeko pasartetik arabiar penintsulara eta afrikara doazenak.
Kable hauek ukabil baten diametroa dute gutxi gora behera eta itsasontzi berezi batzuen bidez itsasoan zehar instalatzen dira. Abiadura ezberdinetakoak daude, berriagoak azkarragoak noski, baina gutxi gora behera 200Tbpsko abiadura dute, hau da 200.000Gbps.
Eta kable hauetatik Internet guztiaren trafikoaren %90 doa, gutxi gora behera. Itsasora irteerarik ez duten herrialdeek, adibidez Armenia, beste herrialde batzuetatik pasa behar dira autobide honetara konektatzeko.
(aitor) Kable hauek lurreratzen diren puntuetan datu-zentruak eta telekomunikazio enpresak egoten dira, eta hortik gure etxeetaraino heltzen dira. Europa eta Estatu Batuen arteko 18 kableak apurtuko balira bapatean ezingo genuke webgune pilo batetara sartu, itzalaldi batean sartuko ginateke. Baina hau gertatzea ez da erraza, kable hauek ez bait dira erraz apurtzen. Konpontzeko itsasuntzi batek kablea urrazpitik atera, konponketa egin eta berriz hondoratu behar du, ez da gauza erraza.
(maider) Normalean kable hauek ez dira apurtzen, baina dirudienez marrazoei kableekin ibiltzea gustatzen zaie :) Australian arazoak izan dituzte behinik behin. Baina arrastreko arrantza izaten da arazo gehien sortzen duena. Arrastreko itsasuntzi hauek hondoan dagoen guztia eraman dezakete, eta batzutan kableak ere eraman izan dituzte. beraz, itsashondoan dagoen guztia eramateaz gain, batzutan internet gabe ere uzten gaituzte :)
Kable hauei buruz nobela batzuk daude oso gomendagarriak. Adibidez, 2001 espazioko odisea liburua idatzi zuen Arthur C. Clarkek liburu txuloa dauka, Mundua bat da deiturikoa, eta bertan XIX. mendetik hasita itsasazpiko kableei buruzko istorioa kontatzen du. Eta espioitza eta holako istorioak maite dutenentzat, Neal Stephensonek idatzitako trilogia, criptonomicon, guztiz gomendagarria da baita.
Estatu espainolean, Telefonicak zerbitzu bat dauka erabiltzen ez diren interneteko kaxak eta abar fatxadetatik kentzeko. Esteka programarekin batera publikatuko dugu, beraz nahi baduzue zuen fatxada pixkat atondu, jakin inolako kosturik gabe Telefonicackoak diren kutxak kentzeko eskaera egin daitekeela.
https://petter.telefonica.es/pett/login
https://map.kmcd.dev/?year=2026