24. korrika

Milaka bidasotar batu zaizkio Korrikaren uholdeari, eskualdetik pasa den bigarren goizaldean

Aimar Lopez 2026ko martxoaren 25a

Hiru orduz, Urruñatik sartu, Hendaia gurutzatu, Irungo erdigunea zeharkatu eta Hondarribiren itzulia egin du Korrikak, Gaintxurizketan barrena Oarsoaldera joan aitzin.

Hiru ordu pasaz eskualdean ibili da Korrika, 24 ordu lehenago ere Irundik eta Bortzirietatik pasa ondotik. Goizeko 3:40 aldean Urruñatik atera ondotik Hendaian sartu da, eta Hendaia, Irun eta Hondarribia gurutzatu ondotik, Lezora joan da Gaintxurizketan barrena. Zuzenean eman dugu Antxeta Irratian ibilbide osoa, dozenaka lekuko eramaileri ahotsa emanez. Orri honetan ikusgai den bideoan ikusi daitezke momentu indartsu batzuk.

Erlazionatuak

Korrikak hartu du Irun, bihar arte

Koldo Nausia mar 24, 07:57 Irun