TeknoFrekuentzia

Internet nola gobernatzen da?

Aitor Errazkin 2026ko martxoaren 26a

Gaurko programan Internet gobernatzen duten erakundeei hitzegingo dugu, hau da, erabakitzen dutenak nola funtzionatzen duten ikusiko dugu. Pentsa daiteke GAMMA (google, meta, apple...) enpresek internet kontrolatzen dutela, eta hein handi batean hala da, baina muinean irabazi asmorik gabeko erakundeak daude.

(maider) Bai hala da. Adibidez ICANN, IANA, NRO, RIPE,LACNIC...  bezalako irabazi asmorik gabeko erakundeek interneteko IP helbide eta DNSen kudeaketaren ardura daukate. Beraiei esker badakigu Netflix irekitzen dugunean nora joan behar dugun bideoak ikusteko. Ulertzeko zer den IP edo DNS bat, eta zergatik diren hain funtsezkoak, adibide bat jarri nahi dut, posta-kodeak oinarri hartuta. Herri bakoitzak posta-kode bat (edo gehiago) ditu, adibidez 64700 Hendaiakoa da, 20302 Irun eta abar. Guztiz barneratuta daukagu posta-kode bat herri bati eta bakarrari dagokiola, ez dago bi toki posta kode berdinarekin, eta gainera badakigu posta kode baten lehengo bi zenbakiek probintzia adierazten dutela, hau da, 20400 posta kodea ikusita jendeak badaki Gipuzkoakoa dela, nahiz eta ez jakin ze herritakoa den. IP helbideekin antzeko gauza gertatzen da: IP helbideak ikusita jakin daiteke euskaltel edo orangekoa den lehengo zenbakiak ikusita, eta baita jakin daiteke ze estatutan dagoen. Adibidez 80.58.6.4 movistar da, españakoa, 212.142.4.3 ekt, eta abar. Honegatik ezin da ikusi makusi iparralden, arazoak ematen ditu estatu frantziarreko IP helbideetatik sartzean. 

(aitor) Bale ados, baina hemen kontua da: zeinek erabakitzen du Interneteko IP helbide batera nola heldu behar den?  Estatu bateko posta kodeak estatuek beraiek erabakitzen dituzte, baina IP helbideak? Argi dago, mundu guztia ados dagoela 212.142 euskalteleko IP helbide bat dela,  eta hortik eskaera bat jasotzean, euskaltelera bidali behar dela, bere helburura heltzeko. Ez badakigu nori bidali behar diogun eskaera, Internet ez dabil. Orduan, galdera: Zeinek erabakitzen du IP helbide bat norena den? 

(maider) Interneteko helbide guztiak 5 erakundek erabakitzen dituzte, guztiak irabazi asmorik gabekoak: Europa, Ekialde Hurbila eta Asia Zentralerako RIPE, ARIN Iparramerikarako, APNIC Pazifikoko herrialdeetarko, LACNIC latinoamerikarako eta AFRINIC Afrikarako. Eta eraztunen jaunan liburuan bezala, erakunde bat dago 5 hauek gobernatzeko:   NRO.  Baina egiari zor,  beste erakunde bat dago oraindik, IP eta DNSaren gobernantzaz arduratzen dena, IANA eta ICANN deiturikoa. 

(aitor) sigla asko, erakunde asko...  Ea argitzen garen: erakunde hauek esan daiteke pixkat Interneteko administratzaileak edo zaintzaileak direla, enpresa eta estatuen interesen gainetik lan egiten dutela Interneteko bideak (edo beste modu batean esanda, rutak) sortu eta ondo daudela zaintzeko.

(maider) bai, horrela ikus daiteke. Norbait Interneteko hornitzaile izan nahi badu, IP helbide batzuk behar ditu eta nolabait esan behar du “beitu, nik IP guzti hauek ditut, hauetako batera heldu nahi baldin baduzue galdetu niri” . Hornitzaile handi batek, adibidez Euskaltel, IP helbide asko ditu, eta batzutan beste batzuei ere saltzen dizkie. Beraz eskaera bat Euskaltelera heltzen bada, gerta daiteke euskaltelek esatea: “ bai, nirea da IP hori, baina pusketa hori beste horrek kudeatzen du, horra joan” eta horrela hornitzaile ezberdinen artean eskaerak elkartrukatuz Internet osatzen da, betiko posta fisikoa bezala. ICANN eta RIPE, ARIN, AFRINIC eta abar helbide talde bakoitza nori eman zaion eta nola heldu horra kudeatzen dute.

Beraien artean independenteak dira, eta denek helburu berdinak badituzte, lan-egiteko modu ezberdinak dituzte, tokian tokiko ohituren arabera. 

Eta garrantzitsua da hainbeste egotea. Erabakiak hartzeko erakunde ezberdinak ados jarri behar dira, eta prozedura oso zehatzak dituzte erabaki hauek hartzeko. Adibidez helbide berriak sortzeko, .eus domeinua adibidez, erabaki horiek erakunde hauek hartzen dituzte, eta prozesuak luzeak eta oso landuak izaten dira. Nabaritzen da Internet unibertsitateetatik atera zela, ikusten zaio kutsu hori: paper bat sortu, erakunde ezberdinei eman, denbora eman iruzkinak jasotzeko...


Eskerrak eman behar dugu honi, ze Interneko gobernantza multinazionalen esku egongo balitz beste motako internet bat edukiko genuke: imaginatu bapatean .eus domeinua internetetik borratzen dutela egun batetik bestera; edo imaginatu LaLigako Tebas jauna, hornitzaileei internet moztea lortu ordez zuzenean Internetetik borratu ahalko balu helbideak... 

Suertea daukagu erakunde hauek indartsu daudela, Interneteko neutraltasuna mantentzeko balio dute. Multinazionalen esku jartzen gara egunero, baina oraindik itxaropena geratzen da.
 

(aitor) Adibidez .eus domeinuen kasuan, .eus irabazi asmorik gabeko fundazioak 2012an ICANN erakundeari eskaera egin zion, eta handik urtebetera onartu egin zen. Puntueus fundazioan Euskaltzaindia, EHU, EITB daude, besteak beste. Beraiei esker Euskal Herria Interneten toki independiente bezala egon daiteke, beste estatuen maila berdinean.


(maider) Hori da. 2013a baino lehen euskal webguneak .com edo .eu bezalako domeinuak erabiltzen zituzten, baina erregistratzaile propioa izateak ahalduntze puntu bat gehiago ematen digu euskaldunoi; puntueus bat ikusten duzunean badakizu hemengoa dela eta horrek bere puntua ematen dio. Gure zerbitzari propioak behar ditugun bezala, garrantzitsua da euskaldunon ahotsa holako tokietan egotea.

(aitor) RIPEri buruz akats txiki inpernu handi atal batean hitzegin genuen. Orange enpresak eraso bat jasan zuen eta RIPEn zegoen informazioa aldatu zuten, Estatu Espainoleko Orangeko bezeroak Internet gabe utziz.

(maider) Bai, kasu honetan Orangeri dagozkion IP helbideetara heltzeko bideak aldatu zituzten, eta Interneteko inondik ezin zen Orangera heldu, inor ez zekien bidea. IP helbideak hor zeuden, baina inor ez zekin nola heldu, beraz egongo ez balira bezala lirateke. Kasu hau famatua egin zen orangeren pasahitza orangeadmin zelako, inolako segurtasunik ez duena. Ez da oso zaila holako pasahitza asmatzea, egia esanda...

https://en.wikipedia.org/wiki/Regional_Internet_registry