(maider) bai, eta gozada bat izan da berriz Calafoura itzultzea. Bertan bizi direnen esanetan, Calafou kolonia ekoindustriala eta postkapitalista bat da. Hutsik zegoen fabrika eta ondoko eraikinei bizi berria eman diote, eta orain berrikuntza sozial eta teknologikoaren alde lan egiten dute, adibidez honako ekitaldiak antolatuz. Orain dela 15 urte, 2011an etxebizitza kooperatiba batek 28000m2ko lur-sailaren jabe egin zen, bertan zeuden eraikuntza ezberdinekin: denda, eliza, etxebizitzak, fabrika, biltegiak...
(aitor) aurtengo edizioan Teknofrekuentziak gure programan iadanik hitzegin ditugun gaiei buruzko hitzaldiak egon dira, datu zentruen kontsumoari buruzkoak, baita urrazpiko kableei buruz ere. Baina atentzioa deitu duen beste gai bati buruz hitzegin da: zer egin internet erortzen bada? nola sortu gure sare alternatiboak? bi ordutako tailer honetan hondamendi baten aurrean zer egin landu zen.
(maider) bai, tailer hau oso interesgarria izan zen. Talde txikietan banatu ginen eta bakoitzak hondamendi ezberdinei nola aurre egin planteatu genuen. Adibidez, komunikatzeko garaian morse edo LoRA bezalako protokoloei buruz hitzegin zen. Edo baita, nola sortu argindar sistema berriak, edo ze erraza den burdindegi batera joatea eta nahi duzuna lortzea, baina ez badago burdindegirik?
(aitor) gai zerrenda luzea da. Teknofrekuentziak programaren beste saio batzuetan landu ditugun gaiak jorratu dira, adibidez datu zentruei buruzko hitzaldi ezberdinak egon ziren, baita pribatutasuna eta segurtasunarekin erlazionatuta ere. Zure mugikorra spyware edo software espiarik baduzun aztertzeko tresnak erabiltzeko aukera egon zen. Marga Padilla informatikari eta software librearen aldeko militanteak adimen artifizialari buruz hitzegiten egon zen. Sare sozial toxikoei buruz ere tailerrak egon ziren...
(maider) bai, eta holako batean gauza interesgarriak atera ziren. Fedibertsoaren oinarrian dagoen ActivityPub algoritmoaren hitzaldian adibidez, sare sozialetaz bizi diren pertsonen iritzia entzun ahal izan zen, komentatzen zuten fedibertsoan publikatzea lan gehiegi ematen ziela, ze azkenean ezaguna egiteko sare toxikoak erabili behar dira. beste alde batetik bazegoen sare sozial toxikorik erabiltzen ez duen jendea, eta informazioa lortzeko batzutan arazoak dituela jendeak soilik sare sozial toxikoetan publikatzen dituelako. Sare sozial toxikoek sortzen duten adikzioa beste droga batzuekin alderatu zen, ikusita antzeko patroiak betetzen direla: ez badaukat ez nago gustora kalean, beti faltan botatzen dut.. Monetizazioarekin jarraituta, baita komentatu zen ze errentagarria den jendea moskeatuta egotea.
(aitor) baina dena ez zen internet eta teknologiaren inguruan mugitu, gai gehiago egon ziren. Adibidez, "bizitza eta ezagutza komuna" gaiaren inguruan ere hitzaldiak egon ziren, eta bertan, uraren egoerari buruzko analisiak egiteko teknikak azaldu ziren, besteak beste. berogailu efizienteagoak sortzeko tailerra egon zen baita ere, eta bertan beste etxe batean egindako proiektua azaldu zen. Haize faltagatik kometak erabiliz argazkiak egiteko tailerra egin gabe gelditu zen, baina onddoekin lur kutsatua berreskuratzeko tailerra hori bai, egin zen.
(maider) eta penarekin geratu nintzen ze ezin izan nuen joan, gauza asko zeuden eta hautatu behar zen zertara joan eta zertara ez. Onddoak aztertzen dituzte, alde batetik nola hazi eta zaintzeko eta bestetik argindarra edo lurretik elementu kutsakorrak xurgatzeko. Onddo bereziak daude argindar potentzial bat sortzeko gai direnak, eta benetan hau ikusteko gogoekin geratu nintzen. pentsa 4 hitzaldi batera zeudela goizeko 10:00tatik gaueko 20:00ak arte, beraz ongi hautatu behar zen zertara joan eta zertara ez. Hitzaldiak grabatzeko sistema bat ezarri zuten, eta espero dut laister hitzaldi askoren grabazioak entzuteko aukera izatea.
https://hlt.calafou.org/en