(maider) Frantziar estatuan pausuak ematen ari ziren, adibidez Lyongo hiriak software libreko tresnak erabiltzen hasi da, eta orain gobernuak migrazioa egitea erabaki du. Erabakia DINUM erakundeak Europako beste enpresa pribatu batzuekin elkarlanean aurkeztu du. DINUM gobernu frantziarreko erakunde bat da, helburua Estatuko estrategia digitala garatu eta bere inplementazioa zuzentzea da. Erabaki hau hartzeko alde batetik OVHcloud (datu zentruak kudeatzen duen enpresa europarra) eta Nextcloud (hodei propioak muntatzeko softwarea) enpresekin, eta bestetik software librearen alde lan egiten duten erakundeekin, adibidez framasoft.
(aitor) Migrazioaren atzean arrazoi ezberdinak daude: Zaharkitze programatuaren aurka egitea adibidez. Demostratuta dago linux erabiltzen duten ordenagailuek bizi iraupen luzeagoa dutela. Windows 10etik 11ra pasatzeak ordenagailu berriak erostera behartzen du; windows 10etik linuxera pasatzeak ez du ordenagailu berririk eskatzen. Beste alde batetik autonomia digitala bultzatu nahi da, hemengo enpresa eta kolektiboekin lan eginez. Bukatzeko datuen pribatutasuna dago: dministrazio publikoak dituen datuak estatuan gorde behar dira, eta ezin dira erabilpen komertzialetarako erabili.
(maider) hala da, eta aspaldi erreibindikatu den gai bat da: edonor erabili beharko luke software librea, baina administrazio publikoak ardura handiagoa dauka, ze denon dirua eta denon datuak ditu. Software libreko edozein programa auditatu daiteke eta jakin zehatz-mehatz zer egiten duen, inolako zalantzarik gabe. Software pribatuak ez du hau onartzen, kodea sekretua da eta ezin da jakin zer egiten duen. Legea edonor irakurtzeko modukoa den bezala, programak ere edonor irakurtzeko modukoak izan beharko liratezke.
Admin. publ. interesatu beharko litzaioke hemengo enpresak bultzatzea, ez estatu batuetakoak aberastea. Estatuak hemengo enpresei kontratatzen badizkie zerbitzuak, non pagatuko dituzte zergak enpresa horiek? pues hemen. Eta nongo langileak kontratatuko ditu? pues hemengoak ziur aski. Orduan, sartutako diru hori jarri dutenei itzuliko zaie, dirutan edo aberastasun moduan (errepideak, ospitalak...) zu dirua estatu batuetara bidaltzen baduzu eta ez bada itzultzen...
Benetan, bazen garaia holako erabakiak hartzeko, orain ikusi behar da nola egiten den.
(aitor) bai, eta zer aldatuko da? 8 lan-ildo definitu dituzte: lanpostuak, edo sistema eragileak, ofimatika eta kolaborazio tresnak, antibirusak eta segurtasun tresnak, adimen artifiziala eta algoritmoak, datu baseak eta biltegiratzea, birtualizazioa eta hodei azpiegitura eta sare edo telekomunikazio gailuak. Lanpostuetan ez da zehaztu ze linux jarri, ministerio bakoitzak aukera dezake nahi duena. Ofimatikarako onlyoffice, hodeirako Nextcloud, datubaseetarako Postgres, horiek dira entzun diren izen nagusiak.
(maider) Esan behar da pausu batzuk iada eman direla. Adibidez, mezularitzarako, hau da, whatsapp edo telegramen ordez Tchap deituriko aplikazioa dago, mezuak enkriptatzen dituena. Matrix erabiltzen du oinarri bezala, eta bere zerbitzari propioak erabiltzen dituzte. Tchat aplikazioaren kodea GitHuben dago, horrek esan nahi du edonor begira dezakeela kodea ikusi zer egiten duen zehatz-mehatz eta nahi izanez gero aldaketak proposatu edo bidali ahal ditu. Noski, hau guztia ez da hain polita... Microsoft ez dago oso pozik holako kontratu bat galtzeaz, eta bere lobbyak erabiliko dituela inor ez du zalantzan jartzen... Beste alde batetik migrazio batek beti dakartza arazoak: zeinek ez da etxez aldatu eta zerbait galdu du, edo apurtu, edo etxe berrian ez dakit non gorde dudan ezdakizer...
(aitor) Ez da lehengo aldia administrazio publiko batek software librea erabiltzeko erabakia hartzen duela. Beste batzutan saiakerak egon dira eta beti proiektua ez da ongi joan. Estatu espainolean Extremadurak erabaki hau hartu zuen eta handik urte batzuetara atzera bota zen. EducaMadrid ordea, bizirik dirau eta 24-25 ikasturtean 452.000 erabiltzaile aktibo izan ditu. Zer ikasi daiteke esperientzia guzti hauetatik?
(maider) Bueno, gauza asko ikasi daitezke. Nire ustez lehengoa zera da: 8000 pertsonei eragiten dion aldaketa bat egin nahi bada, faseka egin behar da eta denbora eta errekurtsoak behar dira egin ahal izateko. Ezin da egun batetik bestera dena aldatu eta laguntzarik ez eskaini. Pertsona horien artean ordenagailuak erabili eta ordenagailuak konpontzen dituzten pertsonak daude, eta guzti horiek formakuntza eta laguntza beharko dute aldaketa ongi joateko. Zu imaginatu laguntza eskatzen diozula informatikariari eta berak ere ez dakiela nola konpondu gauzak... edo batzutan pertsonen arteko lan-erlazioa iadanik tenkatuta badago horrelako proiektu batean sartzeak arazoak handituko ditu. Normalean jendeak ez du aldaketarik nahi eta aldaketen kontra daude, dena delakoa aldaketa. Eta bukatzeko, beste arazo bat da software librea, bere izaeragatik, eman eta hartzkeo pentsatua dago. Proiektu handi batek, adibidez hau, asko lagundu dezake programak garatzen, baina baita gerta daiteke soilik hartu baina ezer ez eman, eta horrelako kasuetan arazoak egoten dira. Adibidez: DINUM garatu dituen suite numerique proiektua githuben dago, edonor ikusi, jaitsi eta erabiltzeko moduan. Baina nor da Githuben jabea? Microsoft. Beraz, kodea erabiliko du bere adimen artifizialak elikatzeko, lizentzian argi azaltzen den bezala.
https://www.numerique.gouv.fr/sinformer/espace-presse/souverainete-numerique-reduction-dependances-extra-europeennes/
https://github.com/tchapgouv/
https://github.com/suitenumerique