TeknoFrekuentzia

Zaharkitze programatua

Aitor Errazkin 2026ko apirilaren 23a

Gaurko programan teknologiaren alor ezberdinetan ematen den arazo bati buruz hitzegingo dugu, zaharkitze programatuari buruz, alegia. Kontzeptu hau ez da berria, XX. mendean sortutakoa da, eta ideia gauzak apurkorrak izatea da, gehiago saldu ahal izateko. Hau da, gauzak iraunkorrak fabrikatu ordez, denbora konkretu batean apurtuko diren gauzak fakbrikatzean datza.

(maider) hala da, eta kasu famatu asko egon dira: adibidez 100 urte piztuta daraman bombilla, edo nylonezko mediak. Bonbillak famatuak egin ziren zaharkitze programatuaren lehengo kasua izan zelako. Erosi, bota erosi dokumentalean ikus dezakegun bezala, filamentodun bonbillek gehiago iraun dezakete, baina beraien iraupena fabrikatik mugatuta ateratzen ziren. Gaur egun arraroa da filamentozko bonbilla bat topatzea, gehienak kontsumo baxuko bonbillengatik ordeztu dira. Baina Californiako suhiltzaileen etxe batean oraindik XX. mendearen hasieratik piztuta dagoen bonbilla bat dago. Ez du argi askorik ematen, hori baita esan behar da, baina adibide bezala oso ondo dago. 


(aitor) oso interesgarria, baina programa hau Internet eta teknologia berriei buruzkoa da Maider :). Orduan galdera: informatikaren munduan holako kasuak ikusten dira? tipikoa al da egoera hau?


(maider) bufff! tamalez ni esango nuke informatika eta telekomunikazioetan egoera oso txarra dela. Hardwarearei, hau da, gailu fisikoei aplikatzen zaien politikei lizentziak gehitu behar dizkiogu. Nahiz eta gailua funtzionatu, lizentzia ez bada pagatzen ez dabil. Bi zaharkitze ezberdin topatzen ditugu.  Eta orain gure entzuleen aurrean onartu behar dut programa hau jaio dela zaharkitze programatu batengatik. Beste batzuetan komentatu izan dugu elkartenetekin batera mugarik gabeko gelak proiektuan parte hartzen dugula. Bertan udal edo foru aldundiek erretiratzen dituzten ordenagailuei bizitza berria ematen zaie. Ordenagailuekin hasi ziren, eta orain inprimagailuak, wifi antenak eta gailu ezberdinak konpondu eta bizitza berria ematen diete. Aurten 101 antena genituen, Cisco Meraki markakoak, oso marka entzutetsua, inor ez dute lanetik bota cisco erosteagatik... Baina antena hauek tranpa bat daukate: funtzionatzeko lizentzia bat pagatu behar da urtero, ez badago lizentziarik antena ez dabil. Eta punto. Beraz antena erosi ondoren urtero pagatzen jarraitu behar da bestela antena ez dabil. eta hori ez da txarrena: antena hauek 2016an fabrikatzen hasi ziren, eta Ciscok erabaki zuen 2023an EOL (bizitzaren bukaera) heldu direla, beraz lizentziak kendu eta antenak funtzionatzeari utzi zioten. Antena hauek gure etxekoak baino askoz hobeagoak dira, abiadura altuagoa eskaintzen dute, eta halere ezin dira ezertarako erabili. Ezin zaie bizitza luzatu, ze entxufatu bezain pronto lizentziarik ez duela esaten duenez itzaltzen da wifia. Ezin dira bere atalak birzkiklatu ezta ere, zakarrontzira edo burdinolara bidaltzea besterik ezin da egin. 


(aitor) 101 antena, martxan zeudenak, primeran funtzionatzen zutenak, zaharkitze programatuaren biktima izan dira. Antena bakoitzak 800g pisatzen badu, erraza da kalkuloa egitea eta ikustea zenbat kilo zabor sortu den. Beste kasu bat windows 11 izan da, ezin dela edozein ordenagailutan instalatu. Kasu honetan ordenagailuei linux instalatzea dagoenez, soluzio bat dago, ordenagailuak ez dira zuzenean zabor bilakatzen, eta konpondu daitezke. Baina inprimagailu, antena eta abarrekin ez da hala gertatzen. Kasu oso deigarria Ipod gailuena izan zen.


(maider) Bai, Ipod Apple enpresak garatu zuen produktu bat zen, musika entzuteko. Apple produktu guztiak bezala oso polita zen, eta jende askok erosi zuen. Berritasun bezala pilak erabili ordez bateria zeraman, eta bateria hau ezin zen aldatu. Bateriak urteak irauteko prestatuta badago, bueno, tira, baina ez da horrela: bateriak 18 hilabeteetan apurtzen ziren, eta horrela berria erosi behar zen, ze garestiagoa da konpontzea berria erostea baino.


(aitor) inprimagailuekin antzeko gauza gertatzen da: etxeko inprimagailuak konpontzea gauza zaila da, edozein dendara joanez gero esaten dizutena da beste bat erosteko, garestiago dela konpontzea berria erostea baino. Beste kasu bat tinta kartutxoak: inprimagailua erosi eta kartutxo bat bukatzean guztiak aldatu behar dira. Ordenagailu programekin antzeko gertatzen da, lehen komentatu dugun windows 11ren kasua adibidez.


(maider) softwrarearekin, hau da programekin, antzeko gauza gertatzen da. Softwarea ez da apurtzen, baina funtzionatzeari utzi ahal dio.  Adibidez bideojoko zaharrak: Monkey Island, 90. hamarkadako abentura grafiko sorta. Erosi nahi izanez gero ezin da, zeren eta enpresak ez ditu saltzen. Baina interneteik jaistea badago, eta emuladoreak erabiliz jolastu daiteke oraindik. Badaude interneten webguneak iadanik saltzen ez diren programak banatzen dituztenak, abandonware deiturikoak, eta hor bigarren bizitza bat ematen zaie programa batzuei. Beste adibide bat freeware litzateke, hau da, ordaindu gabe banatzen diren programak. Adibidez, GTA 1. Errazagoa da Grand Theft Autora jolastea Need For Speed sare bidez jolastea baino; zerbitzariak ez daudenez ezin da jolastu. Ezin da zure zerbitzaria sortu zure lagunekin jolastu ahal izateko, eta egun batetik bestera jokuaren atal bat gabe geratu zen jendea. GTAren kasuan enpresaren jabeak bostgarren jokua ateratzean lehengoaren banaketa librea baimendu zuen. Hau ez da software librea bezala, ze programa eman zuen baina ez kodea, ezin duzu GTA1 hartu eta zure hirira egokitu adibidez ;) Eta hau guztia enpresario batzuen erabakiengatik. Ze behin ez duzula saldu behar, eta inor ezin duela saldu, zergatik ez utzi jendeari erabiltzen? 


(aitor) Eta erabiltzaileok zer egin dezakegu? badirudi egoera honen aurrean askoz gutxi egin daitekeela. Erosten ditugun gailuak ezin baditugu konpondu, eta eguneratuta egoteko gailu berriak erostera behartzen bagaituzte, zerbait egin daiteke? komentatu dugu linux erabilita ordenagailuei bizitza luzeagoa ematea badagoela, baina mugikorrekin zerbait egin daiteke? alternatibarik ba al dago?


(maider) Mugikorren kasua baita deigarria da: orain dela urte batzuk mugikorren bateriak aldatzea oso erraza zen, baina orain soldatuta daudenez ezin dira aldatu. Baina badago Fairphone deituriko proiektua. Fairphone, bidezko mugikor bezala itzul daiteke, eta mugikor hauei bateria, pantaila, kamara edo mikrofono berria jartzea oso erraza da, destornilladore normal batekin nahiko da. Prezio aldetik ez dira merkeak hori bai, baina merezi du erosketa egitea urteetarako iraun nahi dizun mugikorra nahi baduzu.