Denon basoa

BASO BIZIEN EGUNA-MUXIKA

Aitor Errazkin 2026ko maiatzaren 8a

Aurten, maiatzaren 16an, larunbatarekin laugarren BASO BIZIEN EGUNA ospatuko dugu BASOS ELKARTEAren eskutik non eta Gernika ondoko MUXIKAn. Sekulako programa prestatu dute, egun osoakoa eta aukera asko ematen dituzte izan goizean, eguerdian edota arratsaldean menu dotoreaz gozatzeko: Mendi buelta, bertsolariak, bazkaria, bideoa eta solasaldia, azken hauek ASTRA eraikinean. Aitzaki gutxi, beraz, toki bat egiteko zure agenda betean, Naturari eta basoari.

BaSOS elkartea Busturialdean bertoko basoak sustatzeko taldea gara. 2021.ean sortu zen elkartea, berton bizi garen herritar batzuk inguruko paisaiaren bilakaeraz kezkatzen hasi ginenean. Gure paisaiaren oinarrizko elementu bat izateaz gain, ezinbestekoak ditugu basoak: animalia eta landare askoren bizitoki, lur emankorraren eta arnasten dugun oxigenoaren iturri, karbono dioxidoaren biltegi eta etxe askoren erregai dira. Gure basoek klima aldaketaren tenperaturak baretu eta ibai eta erreken osasuna bermatzen dute, baina baita aisialdirako leku atseginak eskaintzen dizkigute eta baso jabeei diru iturri osagarria ematen diete. 
https://basos.eus/nortzuk-gara/ 

Irratsaioaren egilea:   Edu Zabala Garagartza

Dokumentua:              DB52-BASO BIZIEN EGUNA-MUXIKA-ELKARRIZKETA

Harremanetarako:       basobiziakplataforma@gmail.com  

Web orria:                     https://www.basobiziakplataforma.org/   

Telegrameko kanala:   https://t.me/basobiziakplataforma  

Beste kanal batzuk:      Facebook, Instagram eta Mastodon