Arte Kronika Larraitz Ugartemendiarekin

Arte kronika: Oaia Peruarena

Aitor Errazkin 2026ko maiatzaren 7a

Kaixo eta ongi etorriak Arte Kronika saio berrira, Larraitz Urgartemendia margolari irundarrak aurkeztuta.
Gaur Oaia Peruarena artistaren unibertsoan murgilduko gara; 1972an Irunen sortua, gaur egun Beran du bere tailerra.

Txikitatik margotzeko grinak bultzatuta, hainbat artistarekin trebatu zen, besteak beste Iñaki Alvarez, Maite Unzurrunzaga eta Baztango margolariekin. Hasieran margolaritza figuratiboan aritu bazen ere, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía bisita batek eta Esteban Vicenteren lanek abstrakziorantz eraman zuten. Koloreak, jestua eta formatu handiak dira bere lanaren ardatz, Rafael Ruiz Balerdi, Joan Mitchell eta Zao Wou-Kiren eraginpean. Azken urteotan, Iruñeko Ziudadelan eta Donostian erakutsi ditu bere lanak; gaur, artista honen ibilbidea eta obra hobeto ezagutuko ditugu.