(maider) Bai hala da :) Lehengo eta behin, beti bezala, azalduko diegu gure entzuleei zeri buruz ari garen. Edozein gailu elektroniko erabiltzen dugunean, mugikor bat, telebista "adimentsu" bat, ordenagailu bat,programak erabiltzen ditugu, eta badago bat beste guztien maisua dena: sistema eragilea. Oso garrantzitsua da, gaizki badoa programa guztiak gaizki joango dira, eta oso ondo eginda badago gailuei etekin handiagoa atera ahal zaie. Pasadan mendeko 80. hamarkadan, informatika gure etxeetan ohikoa egiten hasi zenean, bi enpresa oso ezagunak egin ziren, eta etxeko informatikaren jabeak bihurtu ziren: Apple eta Microsoft. IBM garai hauetan baita saltsa hauetan sartua egon zen. Orduan,sistema eragilea pantaila, teklatua, bluetooth, kamara, diskoa eta dena kontrolatzen du.
(aitor) bai, gure entzule batzuk oroituko dira MS-DOS disketeekin ibiltzen zen sistema, edozein gauza egiteko komandoak idatzi behar zirenean terminal beltz superitsusi batean. Garai horietan baita asko hitzegiten zen pirateriari buruz, programak ezin zirela besteekin partekatu, hori lapurtzea zela. Programak partekatzen baziren pagatu gabe programatzaileak gosez hilko zirela esaten zen, eta horren ondorioz ezingo zirela programa berririk garatu.
(maider) Bukaeran utzi dizuet garai horietan oso famatua egin zen bideo bat, VHS formatuan banatzen zena "dont copy that floppy". Eta hemen dator gure protagonista, Linus Torvalds jauna, 1991. urtean unibertsitateko ikaslea zena. Ez zuen ia dirurik eta lan egiten egon zen berak nahi zuen ordenagailu berri eta garestia erosteko. Eta erabiltzen hasten denean sorpresa: ez dabil ondo, beraz bere sistema propioa sortzea erabakitzen du, 0tik. Gaztetan askotan egiten den zerbait, 0tik hasi zerbait egiten eta gero konturatzen zara kriston lana dela eta ezin duzula zu bakarrik egin, beraz laguntza eske Internetera jo zuen. Garai horietan etxeetan ez zegoen Internet, fakultatera joaten zinen internetera konektatzera, eta hori da gure protagonistak egin zuena. Interneteko zerbitzari batean kodea jartzen du edonorrentzat atzigarri eta informatikarien talde batean eposta bat bidaltzen du esanez proiektua hor dagoela, edonor erabiltzeko eta hobetzeko. Handik gutxira sortu berri zegoen GPL lizentzia jarri zion kodeari, software libre " formala " bihurtuz.
(aitor) Hemen Linus jaunak garaiko ohituren kontra joan zen guztiz. Microsoft edo Apple, ikusi zutenean produktu bat zutela, berau itxi eta harik eta diru gehien lortzera bideratu zituzten beraien esfortzuak. Linusek aldiz, kodea edonorren esku utzi zuen eta proiektuaren kudeaketa eramateko sistema sortu zuen. Ze talde txiki batean erabakiak hartzea oso erraza da, baina taldea handitzen doan heinean denok dakigu arazoak sor daitezkeela. Horregatik Git deituriko tresna sortu zuen, programatzaileak beraien artean lan egin ahal izateko. Gaur egun, 2026. urtean, 25000 pertsona inguruk laguntzen dute, maila ezberdinetan, linux garatzen. Android sistemaren muinean dago Linux, baita hodeia sustengatzen duten sistemen %50ean ere, gutxi gora behera.
(maider) Zifra fidagarriak topatzea zaila da, begiratzen duzun tokiaren arabera batzuk Internet ia osoa linuxekin doala esaten dute, beste batzuk erdia soilik... kontua da: argi geratu da 35 urte geroago elkarlanean egindako proiektu bat mundu mailako sistema eragile erabilienetarikoa bihurtu dela. Eta argi gera dadila software libreko garatzaileak ez direla gosez hiltzen: Linus Torvalds jauna milionarioa da, 150miloi eurotako dirutza duela esaten da, beraz argi geratu da berriz "dont copy that floppy" gezurra zela, kontrakoa izan da: kopiatzen eta hobetzen ibili den kodea hobeto funtzionatzen du.
(aitor) Linux sistema software librearen adibiderik ezagunenetarikoa da, dudarik gabe. Bukatzen joango gara programa, galdera batekin: nondik dator Linux izena?
(maider) Niri beti atentzioa deitu dit honek. Appleko ordenagailuak ez dira Steve Jobs edo Wozniak deitzen, Microsoft ez da Gates deitzen Windows deitu ordez, baina tipo honek bere izena jarri zion proiektuari? ba ez :) ikerketa txiki bat egin dut eta ikusi dut Linusek Freax izena eman nahi ziola, X unix familiko sistema izateagatik eta Freak ba frikien omenez. Kontua da kodea fakultate bateko zerbitzarian publikatu zela, eta zerbitzariaren kudeatzaileari izena ez zitzaion gustatu, beraz nola zerbait probisionala izango zen, ba Linusen izena jarri zion, X bukaeran jarrita. Eta hortik dator izena. Badirudi pixkat probisionala betirako kasu baten aurrean gaudela. Esan behar da Linus hasieraz ez zegoela oso ados izenarekin, baina azkenean horrela geratu zen.