TeknoFrekuentzia

La Ligak CloudFlare blokeatzen jarraitzen du

Aitor Errazkin 2026ko maiatzaren 26a

Gaurko programan berriz ere futbolari buruz hitzegin behar dugu. Estatu Espainoleko Liga bukatzear dagoela, Interneten sortzen dituzten mozketak oraindik jarraitzen dute. Egoera zein den gogoratzeko, LaLigako presidenteak epaiketa bat aurkeztu zuen Internetetik partiduak ematen dituzten webguneen kontra. Epaiketa irabazi eta futbola emititzen dituzten webguneak itxi ordez, Interneteko ezinbesteko zerbitzua blokeatzen hasi zen, CloudFlare hain zuzen ere, honek ekarri dituen arazoekin.

(maider) hala da, gogoratuko dugu zer den CloudFlare: Diskotekako portero bezala ikus dezakegu CloudFlare, hau da, gure webgunea CloudFlareren babespean jartzen badugu, erasoak badatoz CloudFlarerek babeste gaitu, diskoteka batean bezala arazoak sorten ari diren jendea sartu nahi duenean ez die sartzen uzten. Ondorioz, CloudFlare Intenreteko zerbitzu oso garrantzitsua da, eta mundu mailan webgune pilo batek erabiltzen dituzte bere zerbitzuak. LaLigak CloudFlareren kontra egitea erabaki du, esanez CloudFlare emisio piratak babesten dituela, eta horregatik blokeatu behar dela. Gauza da LaLigak ez duela diskriminatzen emisio piratak eta legezko zerbitzuak, dena blokeatzen du, zilegi diren webgune eta zerbitzuak blokeatuz. 

(aitor) Egoera hau hilabeteak darama, eta oso deigarriak izan dira blokeatu diren webguneak: RAE, espainiar hizkuntzaren akademia ofiziala, osasungintzako zerbitzuak, edo Kataluinako garraio publikoari buruz informazioa ematen duen webgunea, Transporta.com. Egindako kalkuluen arabera, LaLigak zilegi diren webguneak ixteagatik 2 miloio euroko galerak sortu dituela demostratu da, eta zifra gora doa denbora aurrera doan ahala. 

(maider) zu imaginatu: ekitaldiak antolatzen duen erakunde txiki bat zara, eta astebururo kontzertuak, antzerkiak eta holako gauzak antolatzen dituzu. Horrez gain, internetetik ekitaldiak jarraitzeko aukera eskaintzen duzu: ekitaldia dagoen bitartean webgunera konektatuz gero ikus dezakezu egiten ari dena. Dena oso normala, baina bapatean astebururo webgunea eskuraezin egoten da ordu luzez, futbolak zure webgunea blokeatzen duelako. Eta ez hori soilik, kontua da ze mezu agertzen den blokeatuta dagoen webgunean: esaten du webgunea itxita dagoela epaileak hala erabakita. Pertsona batek holako mezu bat ikustean uste du delinkuente bat zarela, delitu bategatik epaitua eta kondenatua izan zarela, eta horrek min handia egiten du, zu imaginatu... egoera hau astebururo errepikatzen da, eta dena zerbitzu duin bat eman nahi izateagatik.

(aitor) ez da lehengo aldia botere handiko erakunde batek pirateriaren bandera astintzen duela, normalean diru gehiago lortzeko asmoz. XXI. mendearen hasieran antzeko egoera bizi izan genuen. SGAE deituriko erakundeak, piratak ginela esaten zigun, kultura hiltzen ari ginela, internetetik musika eta bideoak partekatzeagatik, nahiz eta legeak irabazi asmorik gabeko elkartrukeak baimendu. Urteak iraun zuen egoera hau nola konpondu zen? ba SGAEri diru gehiago emanez. Gaur egun, ordenagailu, mugikor edo liburu elektroniko bat erosten badugu diruaren parte bat SGAErentzat doa, berak nahi duen moduan banatzeko. Adibidez, mugikor bakoitzeko 3,25€ eramaten ditu SGAEk.


(maider) Beste programa batean komentatu genuen bezala, pasadan mendeko 80. hamarkadan egoera berdinarekin topatzen gara: liburu bat partekatzea ondo dago, baina programa bat partekatzea lapurtzea da. Hemen kontutan izan behar dugu internet bere haztapenetan zegoela, ze Aitorrek komentatu duen bezala, internet hedatu zenean eta jendea internetetik gauzak partekatzen hasi zenean hor baita diru bila joan ziren SGAEkoak. Kasu honetan baita arazoa konpondu zen legea aldatuta, diru gehiago kobratzeko. Argumentarioa beti antzekoa izaten da: Edo diru gehiago pagatzen da edo bestela dena pikutara doa. 80. hamarkadan esaten zen ez zirela programa gehiago idatziko, 2000. urtean kultura hilko zela ezingo zirela filme eta liburu gehiago idatzi, eta orain futbola. Futbola ez da berriz berdina izango pirateriarekin galtzen ari den diruagatik.  Beste gauza bat daukate komunean: argumentu hauek erabiltzen dituzten pertsonak beti aberatsak dira, dirudienez ez daukate diru nahikorik...

(aitor) Egoera hau 2025ean hasi zen eta okertzen joan da denbora aurrera doan heinean.  Estatu Espainoleko kongresuak neurriak hartu ditu pasadan apirilean, egoera honi mugak jartzeko.  Hartutako erabakien artean blokeoei mugak jartzea dago.  Proportzionaltasunaren irizpidea aplikatu nahi da, ezingo da masiboki webguneak blokeatzen ibili.Beste alde batetik, zerbitzu txiki edo irabazi asmorik gabekoen eskubideak defendatu nahi dira.

(maider)2025ean blokeoen kontrako neurriak ere planteatu ziren, baina ez ziren onartu, Kongresukideen esanetan ez zegoelako benetako arazorik. Urtebeteko protesten ondorioz orain neurriak hartuko dira, espero benetan neurriak aplikatu ondoren arazoa konpontzea, eta espero soluzioa ez izatea diru gehiago ematea futbolari.