III Euskal Herriko argazkilaritza topaketan Aitziber Abasolok sari bat jaso zuen. Beran urte luzez bizi den bizkaitarra da Aitziber, eta argazkilaritzaren maitale sutsua. Deustuko Erribera irudikatu zuen lan honetan. Aspaldiko etxeak, langile familienak eta jende txiroarenak; abandonatuta dauden etxeak, non etxebizitzarik ez duen jendea bizi den orain; eta azkenik, luxuzko etxeak, orain egiten ari direnak, eta askotan, langile familiek aberatsen pare bizi diren itxura egiteko erosten dituztenak. Hori azaltzen du Abasolok Argazkia.eus-en bere lanaren inguruan. Elkarrizketa honen bidez; Abasoloren iruditegia ezagutu dugu, etxebizitzaz, turismoaz eta argazkigintzak eskaintzen dion mundua ikuskeraz mintzatzen.