Podcasta

Nafartar

Lizar Elexpururen eskutik, artista nafar baten ezagutza egiten dugu NafARTar podcastaren atal bakoitzean. Haien unibertsora hurbilduz, zergatik, nola eta nondik sortzen duten deskubritzen dugu elkarrizketaren harian, musika lagun.
-- Lizar Elexpuru --
Kultura
5 atal entzuteko
NafARTar - Filosofiaz, Imanol Ibarrolarekin - 1
2026/10/30

Imanol Ibarrola Goñi (Doneztebe, 1991) filosofoa da.  Ibarrolaren perspektibatik zientzia honen barrenak ezagutu ditugu eta filosofiak irekitzen dizkigun galdera handiak azaleratzen joan dira elkarrizketan zehar. 

 «Ez zait hainbeste interesatzen honek edo hark erran zituen gauzak; Platonek, Aristotelesek, Kantek edo Platonek. Beraiek errandakoak hor daude, hor oinarritzen gara, baina niri aunitzez gehiago interesatzen zaizkit filosofiak irekitzen dituen galdera handi horiek. Ez da hainbertze zer erran duen Platonek honen inguruan, baizik eta ze problematikak eramaten dion Platoni galdera hau egitera». 

 

60 min
NafARTar - Oihana Maitakor
2026/10/23

Oihana Maitakorrek (Arantza, 2000) idaztean, kantu bati forma ematean, estudioan grabatzean edo kontzertu bat eskaintzean sentitzen du hor dagoela bere lekua. Sorkuntzaren mundua «berrartzen saiatzen» ari den honetan egin dugu topo Maitakorrekin, eta buruhaustez betetako solasaldi honetan artisten zailtasun, erronka eta errealitateak aztertu ditugu. 

 

51 min
NafARTar - Nora Salbotx
2026/10/16

Magisteritza eta Psikopedagogia ikasi ondoren, Landa Eremuko Hezkuntzako eta Hezkuntza eta Komunikazioko masterrak egin zituen Nora Salbotxek (Iruñea, 1973). 

2026ean Hezitopia liburuarekin dator Salbotx, «entsegua eta fikzioa uztartzen dituen idazketa esperimentu» batekin. Finean, imaginatzera bulkatuko gaituen hezkuntza sistema utopiko baten proposamenarekin eginen dugu topo.

«Herri bat hezitzailea dena. Hezkuntza bera zaintza gisa hartzen duena, eta zaintzari adiera hezitzailea aitortzen diona. Hezkuntza-komunitatean ari diren eragile guztiak parte hartzera, gorputza jartzera, gonbidatzen dituena». 

57 min
NafARTar - Unax Etxarte
2026/10/09

Gaurko saioan Unax Etxarte (Etxalar, 2006) ezagutu dugu. Etxartek aurten hasi ditu ikus-entzunezko ikasketak Bilbon, hala ere, begia aspaldian dauka jarria kamera baten gibelean. Baztan Bidasoa eskualdeko kirol ekimen desberdinetan argazkilari moduan tokitxo bat egitea lortu du, eta bere ibilbidea garatzen jarraitzeko ez dio  «deusi aterik ixten». Ikus-entzunezkoen munduan denetik probatzeko prest eta baikor aurkeztu zaigu etxalartarra.

@Unax.etx

40 min
NafARTar: Estitxu Mentaberri Pascual
2026/09/25

Zugarramurdin bizi izan zuen haurtzaroa Mentaberrik. Ikasketak euskaraz bermatzeko Irunera joan zen bizitzera familiarekin, eta nerabea zela, Irunen, lehenengo aldiz egin zuen topo bere bizitzari zentzua eman dion diziplina artistikoarekin: antzerkiarekin. «Gorputzera itzultzearen» bidaiak baldintzatu du Mentaberriren antzerkia bizitzeko modua. 

«Bada bertze bide bat pertsonaiak eta espresioak eraikitzeko. Gorputzaren bidezko informazioa hartu eta mugimendu horietatik eraiki momentuko pertsonaia. Sentitzen duzun hartatik. Ez kanpotik datorrenetik, baizik eta barrutik datorrenarekin». 

58 min