(maider)Bai, ze kuriosoa da, askotan entzuten da gazteak babestu behar direla, Internet fake news edo desinformazioz josita dagoen tokia dela, baina badirudi 18 urte egiten dituzuenan superespabilatu egiten zarela eta interneteko zaborra eduki jatorratik banatzen ikasten dugula, baita gure profil digitalak kudeatu ere. Ni esango nuke ezetz... Internet txikitatik ezagutu dutenek batzutan arazoak badituzte gauzak nola funtzionatzen duten ulertzeko, nola ibiltzen gara pertsona helduak? Adibidez programan hitzegin izan dugu 16 urtez beherakoei sare sozialetan sartzea debekatu nahi zaiela, gazteen profilak egitea debekatu nahi da, baina helduen profilei buruz ez da ezer esan. Gogoratuko dugu zer diren profil digital hauek: enpresa batzuk interneten egiten dugunarekin txosten bat sortzen dute, zertan fijatu garen, non egin dugun klik, eta abar. Profil digital hauek guri gauzak saltzek oerabiltzen dira, edo gure iritzietan eragiteko. Cambridge Analytics kasuan ikusi zen nola txosten edo profil digital hauek hauteskundeetan erabili zirela. Gazteak profil hauetatik babestu behar direla esaten da baina badirudi helduek ez dugula eskubide hori. Hau da, helduen profil digitalak egitea eta info hori gure iritziak manipulatzeko erabiltzea zilegi dela, edo gure esku dagoela egoera hau ekiditea. Hau ez da egia, eta adina gora doan heinean arazo hau larritzen doa, komentatzen da pertsonek hedatutako fake news-en erdia gutxi gora behera 55 urtetik gorako pertsonek kontsumitu edo hedatzen dutela.
(aitor) Fake news gehien duten sareak sare sozialak dira, adibidez Facebook. Esaten da Facebook helduentzako sare soziala bihurtu dela, hemendik urte batzuetara hilda dagoen jendearen profilak bizirik dauden pertsonen profilak baino gehiago izango direla. Egia al da hori?
(maider) bueno, zaila da etorkizuna asmatzea, beraz ziur-ziur ezin da esan, baina tendentziak ez du hori markatzen: Mundu mailan sare sozial erabiliena facebook da, instagram edo tiktoken gainetik. Eta kuriosoa da ze estatu espainolean 202tik aurrera facebooken sortzen diren profil berrien kopurua jaisten joan da, baina Indian facebook pila bat erabiltzen da, agian beraiek dira batazbestekoa igotzen dutenak . baina facebook mundu mailako sare sozial erabiliena da. Gehien ibiltzen den jendearen adina beratzen badugu, ikusten dugu 25-44 urteen artean dagoen jendea dela gehien erabiltzen duena, baina adin horretatik gora dauden erabiltzaileen kopurua %25era heltzen da. Hau ez da gertatzen beste sare sozialetan, non jende helduaren portzentaia txikiagoa da. Gogoratu behar dugu Facebook espioitza masiboa egiteagatik kondenatua izan dela. Beste gauza kuriosoa litzateke Whatsapp ez dela kontutan hartzen, edo behintzat nik begiratu dudan tokietan, eta niri galdetuz gero esango nuke Whatsapp taldeetan fake newsak luze eta zabal ibiltzen direla.
(aitor) Orokorrean, jendeak egoera honen aurrean pixkat galduta ikusten da. Badirudi egoera honi ezin zaizkiola mugak jarri; baina beste alde batetik administrazio publikoak 16 urtekoak babesteko neurriak jartzen dituzte. Egoera hau pixkat kontraesankorra da, ikastetxeetan google edo microsoft dira kontratuen irabazleak baina gero gazteek ezin dituzte sare sozialak erabili. Sare sozialen erabilpena mugatu ordez, administrazio publikoek multinazionalei profil digitalak debekatu eta gezurretako edukiak fake bezala markatzeko beharra ezarri ahal diete. Soluzioa debekua izan ordez, kaltegarriak diren praktikak debekatu eta informazioa argi ematea izan daiteke.
(maider) Ba bai :) Hemen Simona Levi, Xneteko sortzailearen hitzak gogora ekarri nahi ditut, komentatzen duenean pertsonen profilak egiteari uztearekin sare sozialen arazo asko bukatuko zirela. Bere esanetan teknofobia asko dago administrazio publikoan eta orain dela gutxi hasi dira askatasun digitalen gaia jorratzen. Simonak berak urteak darama askatasun digitalen alde lan egiten, adibidez #FakeYou kanpaina, programan aspaldi komentatu genuena, edo Europar Batasuneko ordezkariekin lan egiten datuen babeserako legeen osaketan, eta nire ustez arrazoi osoa dauka hori esaten duenean. Adminstrazio publikoa berandu doa eskubide digitalen defentsan, eta 16 urtekoei sare sozialak debekatzea soilik ez du arazoa konpontzen. Eduki eta portaera toxikoak gailentzen badira, eta ezin baditugu ekidin, adinak ez du ezberdintasun handirik markatzen.