Denon basoa

ELKARRIZKETA: ATERPE KLIMATIKOAK (ANA TERRA)

Aitor Errazkin 2026ko ekainaren 5a

2024ko maiatzaren 17an argitaratu zen BERRIAn Ana Terra Amorim-Maia BC3ko zientzialariaren ¿Zer dira aterpe klimatikoak? artikulua. Artikulu hori aprobetxatuz eta ikusirik maiatz honetan aparteko bero-boladak izaten ari garela, pentsatu dugu une egokia dela BABESLEKU KLIMATIKOEI buruz hitz egiteko. Horrela dio Anak artikulu horretan, besteak beste: "Gainera, babesleku horiek ez dira klima-aldaketari aurre egiteko irtenbide bakartzat hartu behar, egokitzapen-neurrien artean dagoen estrategiatzat baizik.

Klima-aldaketari aurre egiteko hainbat metodo daude hala nola, zuhaiztia eta estaldura berde osoa handitzea, asfaltoa murriztea eta komunitatean klima-kontzientzia sustatzea eta bermatzea. Ezinbestekoa da muturreko beroa arintzen laguntzen duten azpiko faktoreei heltzea, hala nola trafikoa murriztea, eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzea eta kontsumo arduratsua sustatzea.  Hiriak birnaturalizatzeko moduari buruzko ikusmolde globala, guztiz egokia da gure ustez, eta BASO BIZIAK PLATAFORMAtik bat egiten dugu.
Ana Terra Amorim-Maia ikertzaile da egokitzapen eta justizia klimatikoan, BC3 - Basque Centre for Climate Change- zentroan. Hirietara egokitzeko proiektuen inklusio eta ekitate-inplikazioak aztertzen ditu. Ingurumen Zientzia eta Teknologian Doktoretza, Ingurumen Ikasketetan Masterra eta Hiriak eta Iraunkortasuna eta Ingurumen Ingeniaritzako Gradua du.

Irratsaioaren egilea:   Edu Zabala Garagartza

Dokumentua:              DB56-ELKARRIZKETA-ATERPE KLIMATIKOAK-ANA TERRA

Harremanetarako:       basobiziakplataforma@gmail.com  

Web orria:                     https://www.basobiziakplataforma.org/   

Telegrameko kanala:   https://t.me/basobiziakplataforma  

Beste kanal batzuk:      Facebook, Instagram eta Mastodon