Maiatzaren 31n Bortzierietako Hizkuntza eta Kultura Aniztasun Eguna ospatu zuten Lesakako Plaza Zaharrean. Bertako udal ordezkariek, teknikariek, irakasleek eta jatorri ezberdineko herritarrek osatutako taldeak antolatu zuen jardunaldia eta aldarrikapena eta besta uztartu zituzten.

Goizeko 11:00etan hasi zuten eguna txarangaren musikarekin eta ordu berean hasi zen munduko jolasak ekitaldia. Sokatiran, La Rayuelan eta sokasaltoan aritu ziren.
12:00etan dantza latinoak ikasteko aukera izan zuten jatorri kubatarra duen Lesakako Barbarorekin. Jarraian janari dastaketaren ordua iritsi zen. Hamahiru jatorri desberdineko platerak probatzeko aukerarekin. Bukatzeko, 14:00etan, Roda do leo Brasilgo musika jotzen duen taldeak emanaldia eskaini zuen, eguna modu ezin hobean borobilduz.