Denon basoa

DB57-LURRALDE KOMANTXE

Aitor Errazkin 2026ko ekainaren 12a

Bi urte daramagu DENON BASOA irratsaioarekin, Antxeta Irratiaren babespean eta 63. irratsaioaren ondoren proposamen berri bat, dinamikoago bat, aurkeztu nahi dizuegu: LURRALDE KOMANTXE izena jarri diogu, erresistentzia eta proposamen berriren gune izan nahi duelako DENON BASOA den era berean, baina berri motzez osatua, hau da, egunerokotasuna duten berri motzak eskatzen dizkiegu BASO BIZIAK PLATAFORMAko taldeei, izan landaketak, hitzaldiak, ekimenak eta gauza bera zuei, entzuleei. Ez da etorriko DENON BASOA ordezkatzera, osagarria izango da.

Parte har dezakezue audio motzak, laupabost minutukoak, grabatu eta guri bidalita 615748863 telefonora edota basobiziakplataforma@gmail.com emailera.

Gaurko irratsaioan parte hartu dutenak:

 

  • Hernaniko SAGARRETA BIOANIZTASUN TALDEA ren izenean Estebanek, bertako kideak, kontatuko digu, lur lagapenean jasotako lursail baten inguruko berria.
  • Markel Arriolabengoarekin, TANTAI BASO JABE KOOPERATIBAkoarekin egon ginen ZIBURUKO EUSKAL LIBURU ETA DISKA AZOKAn eta bertan ZUHAITZAK ETA ARBOLAK EUSKAL HERRIAN liburua aurkeztu zuten Iñaki Etxebestek, Jakoba Errekondok eta Markel berak. Horren inguruan hitz egingo digu.
  • Segidan Maribi Joaristi, hirigile letratuak, ALTZA XXI taldeko kideak , Auditz-Akularren lurrak eta hirigintza proiektuaren berri laburra emango digu.
  • Eta bukatzeko, EIBARKO BASO BIZIEN izenean, Mikel Jauregi Oregik hitz egingo digu egin duten azken lur erosketaz eta berarekin osatuko duten SORGIN BASOren inguruan.

 

 

Irratsaioaren egilea:   Edu Zabala Garagartza

Dokumentua:              DB57-LURRALDE KOMANTXE

Harremanetarako:       basobiziakplataforma@gmail.com  

Web orria:                     https://www.basobiziakplataforma.org/   

Telegrameko kanala:   https://t.me/basobiziakplataforma  

Beste kanal batzuk:      Facebook, Instagram eta Mastodon