(maider) bai, gaurko programa salatariei, edo ingelesez whistleblowerrei dedikatuko diegu. Batzuk famatuak bihurtu dira filmeak egin dituztelako beraien istorioekin, beste batzuk ez baina guztiek zerbait daukate komunean: jendearen ongizatea enpresa edo gobernuek esandakoaren gainetik jartzen dute, nahiz eta jakin ondorioak jasango dituztela.
(aitor) Pasadan mendean famatuak izan ziren petrolio edo enpresa kimikoen praktikak salatu zituzten pertsonak, Erin Brocovich adibidez, filme bat esateagatik, baina programa honetan teknologika handien praktikak argitara eman dituzten pertsonei buruz soilik ariko gara.
(maider)Hori da, horregatik gure lehengo protagonista Christopher Wylie izango da. Kanadan jaioa, Cambridge Analytics enpresaren sorketa prozesuan egon zen. Enpresa honek sikologoak eta datu ingenieriak elkartu zituen pertsonen bozketan eta portaeran eragin ditzaketen tresnak garatzeko, baina datu pilo bat behar ziren martxan jarri ahal izateko. Zer egin zuten? facebookeko tresnak erabili, app bat sortu eta 50 miloi pertsonen profil pribatuetan sartu ziren. Lortutako informazioa baimenik gabe erabili eta 2016ko Estatu Batuetako hauteskundeetan erabili zuten Donald Trump lehengo aldiz hautatua izan zenean, adibidez. Christopherren esanetan, Cambnridge analyticseko jendeari erregleak ez zaie axola, beraien esanetan hau gerra kultural bat da eta dena balio du. Kasu hau 2018an argitaratu zen, eta Facebook bere algoritmoak aldatzera behartuta ikusi zen.
(aitor) Gaur egun egindakoaz damutzen dela esaten du, berak ez zuela nahi eskuin muturrari tresnak ematea. H&Mko langilea da gaur egun, politika alde batera utzita. Gure hurrengo protagonista Facebookeko langile ohi bat da, Sarah Winn-Williams. Neska honek liburu bat publikatu du 2025ean Facebooeko praktikak salatzeko.
(maider) Zelanda Berriko neska hau esan bezala Facebooken egin zuen lan 2011tik 2017ra arte, kaleratu zutenean esanez bere lana ez zela ona eta erlazio toxikoak sortzen zituela. Sarahren esanetan kaleratua izan zen bere arduraduna sexu gehiegikeriengatik salatzeagatik, baina bueno... Kontua da 2025ean liburu bat publikatu zuela, ingelesez baina izenburua itzulita holako zerbait litzateke: Jende arduragabea: boterearen, diru-gosearen eta idealismo galduaren kontakizuna. Bertan azaltzen du Facebook, enpresa bezala, ez duela ezer egiten pertsonen ongizatea bermatzeko, kontrakoa, Txinako gobernuarekin lan egin duela zentsura aplikatzeko eta ez direla neurri egokiak jartzen bertan bizitzen den jazarpena geldiarazteko. HOrrez gain Mark Zuckerberg eta bere lagunen tratu pertsonala ere salatzen du, sexu jazarpena eta boterearen gainetik egotearen plantak egiten zituzten etengabe.
Facebook neurriak hartu ditu bere kontra eta liburuaren publizitatea egitea debekatu du. Honek ontrako efektua eduki du eta jendeak erostera joan da. Facebooken esanetan hor kontatzen dena ez da gaur egun gertatzen. Gaur egun facebookeko abokatuak atzean dituela bizi da, eta orokorrean bere bizitza egiten jarraitzen du.
(aitor) Facebook alde batera utzita orain Googleko adimen artifizialko etika arduradun ohiari buruz hitzegingo dugu, Timnit Gebruri buruz. Neska honen bizitzarekin filme bat egin daiteke, arazorik gabe. Addis Abeban, Etiopian jaioa, eritrea eta etiopiaren arteko gerra hastean estatu batuetan asilo politikoa eskatu behar izan zuen. Bertan arazoak izan zituen beltza izateagatik, eta horrek teknologiaren alde etikoan lan egitera bultzatu zuen. Informatikan ikasketak egin zituen eta gaur egungo adimen artifizialeko pertsona adituenekin batera lan egin du.
(maider) Bai, Apple eta Microsoften egin zuen lan, ondoren Googlen egiteko, esan bezala adimen artifizialaren alde etikoan. Bere helburua teknologia pertsonen ongizatean laguntzea zen. 2020an beste bost ikerlariekin batera dokumentu bat argitaratu zuen, izenburu honekin: loro estokastikoak: Lenguaia modelo handiak handiegiak dira? Lenguaia modeloak, edo LLM, gaur egun adimen artifizial bezala ezagutzen duguna da, ChatGPT edo antzekoak. Pertsona hauen esanetan, gaur egun ditugun ChatGPT eta besteak kalkulu estadistikoak erabiltzen dituztenez erabakitzeko ze hitz erabili, gehien erabiltzen diren hitzak beti gailenduko ditu, eta gutxi erabiltzen diren hitzak desagertu. Ondorioz, pertsonak orokorrean txuriak, heterosexualak izango dira, eta eredu horietatik ateratzen direnak gero eta gutxiago entzungo dira. Teknika hauekin eskuin muturrak mezu pilo bat sartzen baditu sare sozialetan eta adimen artifizialak (LLMak hobeto esanda) hortik ateratzen badute bere datu-iturria diskurtso hauek anplifikatuko dira eta besteak ixilarazi.
Googlek paperra ez publikatzeko eskatu zion, eta publikatzekotan, Googlen lan egiten zuten pertsonen izenak kentzeko eskatu zuen. 6 idazleetatik 5ek Googlen lan egiten zuten. Azkenean publikatu zuten eta Timnit kaleratu zuten. Googleren esanetan ez zuten kaleratu, bera joan zen, baina Googleko 1000 ta piko langilek eskutitz bat sinatu zuten Timniten kaleraketa salatuz.
(aitor) Googletik irtetzean DAIR institutua sortu zuen, adimen artifizialaren eragina aztertzeko marginalizatutako taldeetan. Adibidez, satelite bidezko irudiak erabili nahi dituzte apartheidaren ondarea aztertzeko. Bere webgunean informazio gehiago topa daiteke. Facebook eta Google ondoren orain OpenAIren txanda iritsi da. Gure hurrengo protagonista Suchir Balaji da, GPT4rentzako datuen bilketaren eta antolaketaren arduraduna.
(maider)Balaji jaunak OpenAI salatu zuen esanez ez duela copyright legea betetzen, edukiak baimenik gabe hartu eta erabiltzen dituela eta internet txarrera zihoala tresna hauengatik. 2024ko abuztuan OpenAI utzi zuen esanez ezin zuela lan egin gizarteari onura baino kalte gehiago ekarriko liokeen teknologia batean. Bere helburua irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortzea zen, neurozientziak eta ikasketa automatikoan ikerketak egiteko. Baina tamalez OpenAI utzi eta hiru hilabeteetara bere gorpua agertu zen bere etxean, tiro bat buruan. 26 urte zituen. Poliziak bere buruaz beste egin zuela ondorioztatu zuen, baina oihartzun handia izan zuen hilketa honek.
(aitor) programa honetatik kanpo oso izen ezagunak geratu dira, Edward Snowden, Julian Assange edo Chelsea Manning, agian beste programa baterako utziko ditugu.