Arte Kronika Larraitz Ugartemendiarekin

Arte kronika: Larraitz Ugartemendia "Basoan"

Aitor Errazkin 2026ko ekainaren 16a

Ongi etorri Arte Kronika saio berri batera. Gaur, gure gidari den Larraitz Ugartemendiaren ibilbide artistikoa gertutik ezagutuko dugu: Irunen jaioa, Arte Ederretan lizentziatua eta Perugian egindako egonaldiak bere sormen bidea aberastu zuen sortzailea. Urte luzez margolari gisa lan egin ondoren, irakaskuntzan ere bere arrastoa utzi du, gaur egun Batxilergo artistikoko eta DBHko plastika irakasle gisa. Antxeta Irratian astero artearen inguruko kronikak eskaintzen dizkigu, margotzeari inoiz utzi gabe. Oiartzungo baserri bateko bere estudiotik, naturaren inspirazioz, Basoan proiektuan murgilduta dabil egun