Geruza handiko pertsona da Oumayma. Bere identitatea markatzen duen kultur aniztasuna maite du eta bizitzarekiko jakinminak hauspotzen ditu bere erabakiak. Jakinmin horrek mugiturik, eta artearekiko lotura bereziarengatik, muralismoarekin egin zuen topo. Geroztik toki kuttun bat okupatzen du bere bizitzan.