Arte Kronika Larraitz Ugartemendiarekin

Arte kronika: Nagore Legarreta

Lizar Elexpuru 2026ko uztailaren 17a

Nagore Legarreta argazkilaritza estenopeikan espezializatutako argazkilaria da, proiektu artistikoak eta tailerrak uztartzen dituena.
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, 2003-2009 artean Hernaniko Kronikan aritu zen lanean.
Teknika analogikoak erabiltzen ditu, eta irakaskuntzan argazkigintza digitala zein birziklatutako kamerak sortzea lantzen ditu.

Bere lanek irudi oniriko eta denboragabeak sortzen dituzte, eta nazioarteko aretoetan erakutsi ditu.
2016an Hysteron erakusketa sortu zuen, emakumeen arteko tentsio eta harremanei buruzko gogoeta eginez.
2019an Alkizako Sormenaren Kabia beken bigarren edizioko artista hautatuetako bat izan zen.