Melocotón Gigante taldearen barrenak ezagutu ditugu Pau eta Carla taldekideen eskutik. Pauek mahaigaineratzen ditu kantuen proposamenak, eta gerora, taldekideen artean (joan-etorrian ibiltzen direnak) bertze dimentsio bat ematen diote abestiari. Pauen kantuek egunerokotasuna irudikatzen dute, errealismo magiko edo fantasia ukituekin. Letrek badute narraziotik eta poesiatik, eta abestietan kontatzen diren istorioetan egiazkoa den oinarri bat sumatzen dugu; irudimenarekin lausotzen den egiazko oinarria.