Bidasoko kaleak zeharkatu ditu Euskarabenturak

Amaiur Miguel 2026ko uztailaren 24a

Azken urteetan ez bezala etorbide zubia oinez gurutzatu dute, eta bide batez, zubiaren eta oro har mugaren historia ezagutzeko aukera izan dute. Gainera, Bidasoa Etorkinekin taldearen bisita ere jaso dute azken egun hauetan. Beraz, gertutik ezagutu ahal izan dute eskualdeko errealitatea.

Euskal Herri osoko gazteak biltzen dituen elkargunea da Euskarabentura. Uztailaren 1ean abiatu ziren Atharratzetik eta hilaren 31n amaituko dute Getxon euskararen aldeko abentura. Gazte euskaltzalez osatutako sarea sortu eta, besteak beste, balio euskaltzaleak indartzea helburu du espedizioak. Era berean, jaioterrian euskaraz egiteko aukera gutxiago dituztenei hilabete batez euskaraz bizitzeko aukera ematen die espedizioan, gainera, urtero izaten dira Diasporatik Euskal Herrira etortzen diren parte hartzaileak.

Goizeko eguzki goxopean iritsi da Euskarabentura Hendaiara, musikaz eta kantuan iritsi dira Jzioquitar zien begiraleak Etorbide zubiaren inguruetara. Gertukoak diren gazteek ilusi bereziarekin hartu dituzte azken egunetako etapak; izan ere, hilabete hasieratik lehen aldia da sobera ezagunak zaizkien inguruetan dabiltzala.

Dagoeneko, bidearen erdia baino gehiago egin dute, eta ondorioz, zenbait sorpresa jaso dituzte jada. Besteak beste, Mirua, Maruxak edo Xabi Solano musikarien bisita jaso dute. Era berean, Asisko Urmeneta ilustratzailea, Aritz Ganboa artzaina edo Edurne Azkarate aktorearen bisita ere jaso dituzte. Gaur arratsaldean, berriz, Porrotx gerturatuko da Txapas akordeoilariarekin batera.

Era berean, jende ezagunaren bisitak jasotzeaz gain bestelako edukiak ere jasotzen dituzte Jzioquitarrek. Urruñan egindako geldialdian, adibidez, Bidasoa etorkinekin taldearen bisita jaso zuten. Horrela, eskualdean zein munduan etorkinek pairatzen dituzten egoera ezberdinez mintzatzeko aukera izan zuten. Era berean, atzo Hendaian Etorbide zubiaren, zein, inguruen historia ezagutzeko aukera izan zuten.

Erlazionatuak