Larra Bideak II diskoa argitaratu zuen ekaina hasieran Iñaki Larraoizek. Ibai Gogortza (Bera) gitarran, Iñigo Telletxea (Bera) baxuan, Mattin Arbelaitz (Lesaka) baterian eta Ane Fagoaga (Erratzu) koruetan izan ditu lagun sortze prozesuan. Bere sorterrian eta bere estudioan grabatu dituzte abestiak, Larraintzarren. Iñigo Irazoki beratarrak egin ditu teknikari lanak, bai grabaketan baita nahasketan ere. Gaurko emanaldian lanaren emaitza sakonki ezagutu dugu diskoaren sortzailearen eskutik.