Denon basoa

DB61-PLENTZIA

Aitor Errazkin

Plentziako Herri Lurren elkartearen sorrera
2017. urtean, Plentziako udala katastroaren berrikuste baten bitartez ohartu zen 22 lur sail zituela bereak. Bolondres talde batek hartu zuen lur sailok identifikatu eta kokatzeko zeregina. Partzelok identifikatutakoan, guztira 60 bat hektarea zirela ikusi zuten, azalera eta kokapen desberdinetakoak: Plentzian, Gorlizen, Barrikan eta Lemoizen. 

Orduan, ikusirik lur horiek jareginda zeudela eta bertoko haritz basoa desagertua, gehienbat eukalipto kaltegarrien mesedetan, bolondres talde horrek, geroago Plentziako Herri Lurrak elkarte ekologista sortuko zuenak, zenbait proiektu abiatu zituen, udalaren babesarekin.
Beraien bi proiektu ezagutuko ditugu irailaren 26an eta EUKALIPTO MOZKETA BAT egingo dugu bien artean, profesional baten eskutik.

Irratsaioaren egilea:   Edu Zabala Garagartza

Dokumentua:              DB61-PLENTZIA, IRAILAK 26

Harremanetarako:       basobiziakplataforma@gmail.com  

Web orria:                     https://www.basobiziakplataforma.org/   

Telegrameko kanala:   https://t.me/basobiziakplataforma  

Beste kanal batzuk:      Facebook, Instagram eta Mastodon