(maider)baiii! hemen gaude berriz, pilak kargatuak eta gai pilo batekin zuekin partekatzeko. eta lehenengoa, berriz ere, Javier Tebas LaLigako lehendakariari buruz hitzegin behar dugu. Ez dakitenentzat, urtebete daramagu Hegoalden interneteko mozketak pairatzen LaLigako futbol partiduak telebistatik emititzen ari direnean. Gizon honen esanetan, blokeoak zilegizkoak dira futbola modu ilegalean emititzen ari diren aurka egiteko. Biktimen esanetan, LaLigak ezartzen dituen blokeoak gehiegizkoak dira, eta futbolarekin zerikusirik ez duten webguneak ere blokeoak pairatzen ari dira. Famatua egin da kasua CloudFlare, interneteko arriskuetatik defendatzeko mundu mailan dagoen zerbitzu ezaguna pirateriaren alde egotea esateagatik.
(aitor) LaLigako arazoei buruz ez da lehengo aldian programan horri buruz hitzegiten dugula. #LaLigaGate traola dago kasu honi buruz informazioa bilatzeko adibidez. Hasieran epaile batek arrazoia LaLigari eman bazion ere, beste epaiketa bat egongo dela dirudi. Orduan, zer gertatu da uda honetan berriz ere LaLigari buruz hitzegin behar izateko?
(maider)Udan enpresario batek tweet bat jarri zuen eta birala bihurtu zen. Bertan zuzenean Javier Tebasi galdetzen zion ea zergatik igandero bere negozioa itxita egon behar duen. Hitz zehatzak ziren: "zergatik zure negozioa nirearen gainetik egon behar du?" Zergatik igandero-igandero futbol partiduek nire webgunea blokeatu behar dute?Udan LaLigako futoblk ez dagoenez ez da blokeorik egon, baina liga hastearekin batera arazoak hasi dira berriz. Beste programetan komentatu dugun bezala, blokeoak egiten ari diren sistemak errore asko ematen ditu, ze blokeatzen ditu ez soilik partidua modu ilegalean emitizen ari diren webguneak, baizik eta toki berean dauden guztiak. Pixkat ulertzeko, imaginatu zure portaleko norbait deiltu bat egiten duela eta horregatik eraikinean bizi guztiak guztiak kriminaltzat hartzen gaituztela. Ba LaLiga hori egiten ari da. 2024ean lortu zuen epailearen erabakiak baimena ematen dio 3 urtez blokeoak egiteko, beraz aurten azkenengo aldiz gertatu beharko litzateke hau. Espero datorren urteko lehen programa ez hastea berriz futbolari buruz hitzegiten :)
(aitor) espero dugu ezetz ;) Eta honekin hurrengo gaira pasatuko gara: META eta bere epaiketak. Aldiro-aldiro errepikatzen den gai bat da, programan behin baino gehiagotan hitzegin dugu honi buruz: sare sozial komertzialek adikzioa sortzen dute? eta hala bada, adikzio hori nahita egiten da?
(maider) esandakoa, META behin baino gehiagotan epaileen aurrera eraman izan da bere menpe dauden sare sozialetan gertatzen diren egoera desegokiengatik. METAk miloiak pagatu ditu indemnizazioetan, eta honi buruz iada hitzegin dugu. Gogoratuko dugu META mundu mailan gehien erabiltzen diren sare sozialen jabe dela: facebook, instagram eta whatsapp. Gogoratu behar dugu Facebook eta Instagram mundu mailan gehien erabiltzen diren sare sozialak direla , hurrenez hurren. Kasu honetan epaiketa pixkat ezberdina zen, ze AEB estatu batzuk aurkezten zuten salaketa, ez pertsona konkretu batzuk. Beraien esanetan, algoritmoak teknika sikologikoak erabiltzen dituzte jendearen arreta erakartzeko, eta etekin ekonomikoa ongizatearen gainetik jartzen dute. Adibidez, selfieak borratzen dituzten pertsonei makillajeak eta ederrago egoteko gauzak priorizatzen dizkio, depresio zantzuak dituzten nerabeei autolesioak erakusten dizkiete, bere atentzioa gehiago erakartzeko asmoz. Normalean METAk dirutza pagatzen du epaiketarekin bukatzeko, eta kasu honetan ere hala izan da: Isuna pagatu dute epaiketara ez heltzeko. Isun hau bere fakturazio osoaren 15 egun dira, beraz pertsona normal bati 800€tako multa bat jartzea bezala litzateke. Honekin soilik esan nahi dut ze merke ateratzen zaion METAri jendearen buruekin jolastea.
(aitor)Eta bukatzeko berri txar bat eman dugu: ChatControl deituriko legeak aurrera egin du Europarlamentuan. Gogoratuko dugu ChatControl espioitza masiboa egiteko Europar Batasunean ezarri nahi den lege bat dela, haur pornografia ekiditeko aitzakiarekin, pertsonen arteko komunikazio guztiak zelatatzeko aukera ematen duena. Lege hau aprobatuko balitz, bidaltzen diren eskutitz guztiak irekitzea eta edukia irakurtzea bezalakoa litzateke, aitzaki bezala erabiliz eskutitzen bat bonba bat izan daitekeela.
(maider) Hala da. Esan behar da lege hau 4 aldiz aprobatzen saiatu direla, eta atzeraka bota izan dela. Esan bezala lege hau 4 aldiz atzeraka bota da pertsonen eskubide zibilen aurka doalako, eta testua moldatzen joan dira herrialde gehiagoren baiezkoa lortzeko. Lege honen 1.0 bertsioa, enkriptatu gabeko datuak zelatatzeko baimena ematen zuena, 2021ean onartu eta aurtengo apirilean bukatu zen. 2.0 bertsioak enkriptatuta doan trafikoa zelatatzea baimenduko lukeena, urte bukaeran eztabaidatuko da berriz. Aurten baita saiatu ziren 1.0 berriz martxan jartzeniada atzeraka bota zen margin estuarekin, eta uztailan amarru legalak erabiliz legearen testua berriz bozkatzera bidali zuten. Aprobetxatu zuten baita uztailean jende asko oporretan dagoela, eta nahiz eta bozketaren emaitza 314 ezezko,276 baiezko eta 17 abstentzio izanda ere, nola ezetza ez da heldu Parlamentuaren bozketen erdira, onartu egin da. Emaitza: 2028arte gure mezuak eta argazkiak aztertuak izan daitezke gu ezer jakin gabe. Momentuz whatsapp eta signal ez dira eskaneatuko, mezuak zifratuta daudelako, ezta VPNak ere, baina posta elektronikoa adibidez, bai.