(aitor) Orduan, galdera: zer da ni.eus eta ze hobekuntza dakar aurten?
(maider) programa honetan pribatutasunari buruz asko gustatzen zaigu hitzegitea, zerbitzu bati buruz hitzegiten dugunean bere erabilpen baldintzak, cookie politika eta abar begiratzea gustatzen zaigu. Ikusi dugu ni.eus 5 cookie erabiltzen dituela. Google drivekin alderatzen badugu, 800 cookie baino gehiago erabiltzen dituela, ba ezberdintasun argia nabaritzen da. Zertarako erabiltzen dituzue cookieak? eta galdera pixkat potoloagoa: erabiltzaileen datuekin zer egiten duzue? zerbait egiten duzue gordetzeaz aparte?
(aitor) ladigitale edo framasoft bezalako proiektua duzue buruan? nextcloud aparte irudigintza digitala, mapa mentalak edo antzeko tresnak eskaintzea aurreikusten duzue? Ala drive-en alternatiba librea izatea da zuen helburua?
(maider) Adimen artifizialaren boom honen garaian bizi garela, dena IA izan behar duela, badirudi IA izate soilak edozein gauza hobeto egin dezakeela. Ni.eus ere IA erabiltzen du?
(aitor) Webgunean ikus daiteke plan ezberdinak daudela. Probak egiteko gratis den profila dago, eposta, egutegiak , kontaktuak eta dokumentuak editatzeko aukera ematen duena, ez dela gutxi. Mugikorrean erabili nahi badugu zer egin behar dugu? google kontua kendu dezaket eta bere ordez ni.eus erabili?
Zure pribatutasuna, gure hizkuntzan: ni.eus