Irratsaioaren egilea: Edu Zabala Garagartza
Dokumentua: DB64-IBON ZUBIATE-MALLABIAKO AITZINDARIA
Harremanetarako: basobiziakplataforma@gmail.com
Web orria: https://www.basobiziakplataforma.org/
Telegrameko kanala: https://t.me/basobiziakplataforma
Ibon Zubiate, Mallabiako baserritarra, aitzindarietako bat izan zen trantsizioa egiten pinudien landaketetatik Baso Bizietara. Banda marroiak jo zuenean, erosleek egoera aprobetxatu nahi izan zuten, eta dute, egurraren prezioa erabat suntsitzeko. Bere garaian forestalistek bultzatutako ereduak kale egin eta norabiderik gabe utzi zuten sektorea; baina Ibonek garbi zeukan eukaliptoa ez zuela ikusi nahi, inondik inora, eta ordurarteko ereduak arazoak besterik ez zizkiola ekarriko; orduan erabaki zuen urratsa ematea eta Keko Alonsoren aholkularitzarekin haritzak, batik bat, hasi zen landatzen.Bere baserria haritz zaharrez inguratuta dago eta elkarrizketa egiterakoan konturatu ginen bere lurra ezagutu eta maitatzen duen pertsona baten aurrean geundela, entzutea besterik ez daukazue zer pasioarekin hitz egiten duen bere lurretaz eta bertan birsortu duen basoaz. Edonor gonbidatuta dago bere eredua ezagutzera- hala dio elkarrizketan- eta ziur egon beso zabalik hartuko zaituztela bere etxean, bere basoan. Baina bere egitasmoak aurrera jarraitzen du eta, oraindik ezagutzen ez dugun zerbait prestsatzen ari da bere basoarentzat, beti ere ezagutzera emateko asmoz. Segi horrela Ibon eta eskerrik asko Baso Bizien alde ematen ari zaren ereduagatik.
Irratsaioaren egilea: Edu Zabala Garagartza
Dokumentua: DB64-IBON ZUBIATE-MALLABIAKO AITZINDARIA
Harremanetarako: basobiziakplataforma@gmail.com
Web orria: https://www.basobiziakplataforma.org/
Telegrameko kanala: https://t.me/basobiziakplataforma