Ezker abertzaleko kultur elkarteari Berako hainbat gaztek eman zioten lehen bulkada 1996an. Geroztik herrian kultur ekitaldiak, omenaldiak edo hitzaldiak antolatu izan dituzte. Urtero-urtero errepikatzen diren hitzorduak agendan markatuak dituzte jada elkarteko bazkideek. Nahia Senperrek azaldu zigunaren arabera, Mikel Zabalzari urtero omenaldia eta aitortza egiten zaio, Bidasoan hilda harrapatu zuten urteurrenean. Bertsolaritzak ere badu toki bat Espidobaitan, izan ere, sari banaketak ere eskaintzen dituzte. Hitzaldien artean, aurtengo berezienetako bat, Luka Remiro Beratarrak emandakoa izan zen. Palestinara laguntza humanitarioa zeraman Global Summud Flotillako kidea izan zen, eta bere esperientzia elkarbanatu zuen elkartean.
Hortaz gain, emakumeek historian utzitako arrastoari ere erreparatu izan dio elkarteak azken urtean egindako hitzaldiren batekin. Senperren erranetan egun hau ez da soilik ospakizunean oinarrituko, aldarrikapenerako eguna ere izanen da:
- 9:00. Mendi itzulia MANDELARA. Espidobaitatik abiatuta (goitian ekitaldia)
- 12:30. Poteo musikatua Uraldean.
- 14:30. Bazkaria Espidobaitan
Tenikarien greba dela eta, arratseko ekimenak bertan behera gelditu dira.