Gaurko saioan Unax Etxarte (Etxalar, 2006) ezagutu dugu. Etxartek aurten hasi ditu ikus-entzunezko ikasketak Bilbon, hala ere, begia aspaldian dauka jarria kamera baten gibelean. Baztan Bidasoa eskualdeko kirol ekimen desberdinetan argazkilari moduan tokitxo bat egitea lortu du, eta bere ibilbidea garatzen jarraitzeko ez dio «deusi aterik ixten». Ikus-entzunezkoen munduan denetik probatzeko prest eta baikor aurkeztu zaigu etxalartarra.