TeknoFrekuentzia

Game Erauntsia: Jokalari euskaldunen bilgunea

Aitor Errazkin

Saio honetan bideojokuei buruz hitzegingo dugu, eta hortarako Game Erauntsiako kide batekin hitzegin dugu, Joseba. Jokalari euskaldunen bilgunea da Game Erauntsia, eta euskaraz bideojokuren batean ibili bagara noizbait, ziur aski jende honek egindako lanagatik izan da. Helburu nagusia argia da: Euskara eta bideojokuak uztartzea. Mota guztietako ekitaldi eta ekintzetan parte hartzen dute, besteak beste Durangoko K@bian, jokoteknia eta abar.

Saioan kontatu diguten bezala, beraien webgunean, https://gamerauntsia.eus/, euskaraz dauden jokuen zerrenda topa ditzakegu, kontsolaren arabera sailkatuta. Esan behar da uste duguna baino euskal joku gehiago existitzen direla, ezagunenen artean Minecraft topa daiteke, baina badaude joku asko ez direnak hain ezagunak, baina halere merezi dutela aukera bat ematea, eta gainera euskara jatorrean :)