Hamid Bauchtaomi Marokoko 36 urteko gizona da, eta «Uhinak koloretan» proiektuan parte hartzen du.
Irungo Helduen Hezkuntza Zentroko ikaslea da. Kulturaniztasunaren inguruan, bere herrialdeari eta bertako ohiturei buruz hitz egin digu. Bere bizipenak eta esperientziak ere partekatu ditu gurekin.
Horrez gain, Euskal Herrian bizitzeari buruzko bere esperientzia kontatu digu, kultura desberdinen arteko elkar ezagutza sustatuz.