Elena Galatan Moldaviako 40 urteko emakumea da, eta «Uhinak koloretan» proiektuan parte hartzen du.
Proiektu honen bidez, bere herrialdea eta bertako kultura hurbilagotik ezagutzeko aukera ematen digu.
Moldaviako ohiturei eta tradizioei buruz hitz egin digu. Bere bizipenak eta esperientziak ere partekatu ditu gurekin. Horrez gain, Euskal Herrian bizitzeari buruzko esperientzia kontatu digu, kulturen arteko ezagutza eta elkarbizitza sustatuz.