Gure Eskuk «Zazpi jauziz, herri bat» ekimena egingo du urriaren 25ean, Euskal Herriko zazpi hiriburuetan. Eguerdiko 12:00etan, Zazpi Jauzi dantza egingo dute aldi berean Maulen, Donibane Garazin, Baionan, Donostian, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon.
Ekimenaren bidez, euskal herriaren batasuna, komunitatea eta etorkizun partekatua irudikatu nahi dituzte. Gure Eskuko bozeramaile Josu Etxaburuk herritarrak parte hartzera animatu ditu, euskal nazioak hainbat arlotan aurrerapausoak eman behar dituela aldarrikatzeko: lurraldetasunean, euskararen normalizazioan, nazio-aitortzan eta burujabetzan.
Antolatzaileen arabera, herritarren parte-hartzea eta auzolana funtsezkoak dira ekimena aurrera eramateko. Dantza eta elkartasuna erabiliz, etorkizun itxaropentsuago baten aldeko mezua zabaldu nahi dute, euskal identitatea eta kultura indartuz.
Urriaren 25ean Euskal Herriko zazpi hiriburuetan Zazpi jauzi dantzatzera deitu du Gure Esku-k. Eguerdian izango dira ekitaldiak, toki hauetan:
Maule: Maule Gaineko Arrabotuan.
Donibane Garazi: merkatu estalian.
Baiona: Askatasunaren plazan, herriko etxearen aurrean.
Donostia: Plaza Berrian.
Iruñea: San Jose plazan.
Gasteiz: Andre Maria Zuriaren plazan.
Bilbo: Arriaga plazan.