TeknoFrekuentzia

Informatikan gauza esanguratsuak egin dituzten emakumeak

Aitor Errazkin

Gaurko programan informatikan gauza esanguratsuak egin dituzten emakume batzuei buruz hitzegingo dugu. Istorio hau XIX. mendean hasiko dugu, Lord Byronen alabari buruz hitzegingo dugulako, Ada Lovelace.

(maider)Bai, neska hau ezaguna da lehengo programazio algoritmoa idatzi zuelako, eta hau oso garrantzitsua da: Garai hori arte, mkainak gauza bakarra egiteko balio zutela uste zen, eta Adak kalkulu algebraikoaz aparte gauza gehiago egiteko balio zutela demostratu zuen. Neska hau kondesa zen eta horri esker garaiko pertsonai entzutetsuenekin harremanetan egoteko aukera izan zuen: Michael faraday, Charles Dickens edo Babbage. Azken hau, Babbage, kalkuluak egiteko makina bat sortu zuen, bere izena zeramana. Tipo hau famatua da oso maniatikoa zelako, eta ez zuen makina bukatu horregatik. Adak tipo hau ezagutu zuen eta berarekin lan egin zuen. lan honen ondorioz lehengo programa informatiko bezala ezagutzen dena idatzi zuen. Bera izan zen software kontzeptua erabiltzen lehena, hau da, makina bati agindu ezberdinak emanez gauza ezberdinak egitea.  


Dena ongi ulertu hala izateko XIX. mendean bizi zen garaiari buruz ere hitzegin behar da. Garai honetan uste zen emakumeak ez zutela pentsamendu abstrakturako balio, sentimenduak edukitzeko soilik fabrikatuta zeuden.  Iraultza industriala puri-purian zegoen, aurrerapen tekniko pila bat gertatzen ari ziren. Imaginatu toki batetik bestera joateko modu bakarra ibiltzen edo animaliak erabiliz (karroan, zaldiekin) Eta bapatean trena dator, jende gehiago eraman dezakeena eta azkarrago;  beste adibide bat telarrak litzateke, makina automatikoki edozein tela egin ahal zuen denbora gutxian, aurretik hori inposiblea izanda ere. Agian norbaitek paralelismoren bat ikusten du gaur egun gertatzen ari denarekin adimen artifizialarekin: Badirudi inposibleak ziren gauzak orain egingarriak direla. 


(aitor) Adaren omenez Ada programazio lenguaia edo Donostiako informatika fakultateko ada lovelace gelak topatu ahal ditugu, besteak beste. XIX mendea atzean utzita, hurrengo protagonistari buruz hitzegingo dugu, eta kasu honetan bigarren gerrate mundialaren garaira joango gara. Informatikaren munduan gerra hau erabakigarria izan zen, gaur egun ezagutzen ditugun teknika batzuk bertan garatu zirelako. Gure hurrengo protagonista wifi edo bluetooth teknologiaren aintzindari bat bezala ikus daiteke: Hedy Lamarr, austriako  aktoresa. 


(maider) Eta argazkia ikusiz gero Greta Garbo dirudi, bnenetan. Neska honen istorioa baita filme bat egiteko modukoa da;  1933. urtean famatua egin zen orgasmo bat simulatzeagatik filme batean; ezkontzera derrigortu zuten Hitler eta Musollini lagun zuen tipo batekin, ihes egin behar izan zuen eta Estatu Batuetara joan zen. han aliatuentzako lan egin zuen, komentatu dugun bezala, informazioa kodetu ahal izateko uhinetan eta urrunera eraman ahal izateko. Kriston emakumea hau, arteetan eta zientziatan aditua. 


(maider) Norbaitek agian galdetuko du, aktoresa bat? baina hau ez al da informatikari buruzko programa bat? bai, hala da, eta neska hau, aktoresa izateaz aparte telekomunikazioetan aditua zen. Bere lagun pianistarekin  batera wifiaren oinarria den sistema asmatu zuen, gaur egun erabiltzen jarraitzen dena. Bikote honek uhinetan informazioa kodetzeko sistema eraginkorra asmatu zuen, eta aliatuek erabili zuten nazien aurka torpedoak gidatzeko. Esan behar da wifiak asko aurreratu dela, baina bluetooth teknologia oraindik bere asmakizunean oinarritzen dela. Neska honek filmeak egiteaz aparte faxismoari aurre egiteko sistemak ere sortzen zituen, zientziatan eta arteetan aditua, berpizkundean bezala, izugarria.

(aitor) Estatu Batuetatik joan gabe, 60. hamarkadara egingo dugu salto  gure hurrengo protagonista ezagutzeko: Margaret Hamilton. Neska honek Apolo misioentzako programak idatzi zituen. Apolo misioak 60. hamarkadan espaziora bidali ziren misioak izan ziren,  besteak beste Ilargira lehengo aldiz heldu zen misioa adibidez.  Baina hau ez da bere ekarpen nagusia, ezta maider?


(maider)Ez, ez da. Neska honek programak ongi egiteko eta arazoen aurrean nola erantzun asmatu zuen, edo beste modu batean esanda, lehengo ingeniari informatikoa izan zen. Programak neurrira egindako trajeak bezala egiten ziren,eta ez ziren kontutan edukitzen adibidez, errore baten aurrean zer egin. Neska honek kontzeptu hori sartu zuen programazioan: erroreak gertatu baino lehen, pentsatu eta soluzioa eman. Programak ez badaki zer egin geldirik geratzen da eta errore mezu bat ematen du. Ziur nago gure entzule guztiei noizbait errore bat atera eta programa gelditu egiten da eta batzutan berrabiarazi besterik ezin da egin. Gu 10 minutu egon gaitezke ordenagailua itzuli arte, baina astronauten biziraupena ordenagailu baten funtzionamenduaren guztiz dependentea bada, astronautak ezin dira egon 10 minutu arnasa eusten ordenagailua berrabiarazten den bitartean. Neska honek ingenieritzaren kontzeptuak programaziora ekarri zituen, eta berari esker bizitza asko salbatu dira. 


Anekdota oso kuriosoa komentatzen da wikipedian honi buruz: neska honek bere alaba txikia eramaten zuen MITeko bere laborategira, eta astronauta izatera jolasten zuen. Behin, simulazio batean muntatu zen eta bapatean ordenagailua blokeatu zen. Margaret bere ama harrituta geratu zen eta gertatutakoa aztertu zuten. eta zer egin zuen alabak? ba zentzurik ez zuen zerbait: misioaren helburua ilargira heldu eta bertara kapsula bat botatzea zen, eta horrela heldu gara Ilargila lehenak. Ba alabak espaziountzia hegaz dagoen bitartean kapsula botatzeko programa aktibatu zuen. Honek ordenagailuaren blokeoa ekarri zuen. Bere lankideekin egoera komentatzean esan zioten: hori ez da gertatuko, astronautek ez dute hori egingo. Bueno, ba hurrengo misioan errore bat egon zen eta juxtu arazo hori egon zen. Ordenagailua blokeatu zen espaziountzia espazioan zegoen bitartean eta Margaret aginduak diktatu behar izan zizkion astronautei dena martxan jartzeko berriz. 

(aitor) Eta gaurko programaren azken protagonista hacker bat izango da, Jude Milhon, edo Saint Jude, bere ezizenagatik ezaguna dena. Neska hau eskubide zibilen aldeko militantea izan zen, bai mundu fisikoan bai digitalean ere. Besteak beste, ziberpunk terminoaren sortzaileetariko bat dela esaten da.

(maider)hala da. Emakume hau hacker munduan oso ezaguna da, pasadan mendeko 60. hamarkadan, Internet militarren eta unibertsitaten batzuen esku zegoen. Judek sare publiko baten alde lan egin zuen eta San Franciscoko badian lehengo sarea sortu zuen, denda ezberdinetan modem batzuk jarrita beraien artean komunikatu ahal izateko. Programak berak idatzi zituen, gainera esan behar da programatzen ikasi zuela liburu bat irakurtzen, eta hortik gizonena zen mundu batean bere tokia egin zuen. Neskak teknologiaren parte izan behar dutela aldarrikatu zuen, eta Internetera konektatzeko animatzen zituen. Bere esanetan, sarean inor ez daki zein den zure sexua, eta sexuarengatik pairatzen diren gehiegikeriak ez dira gertatzen. Liburu asko idatzi ditu, Cyberpunkaren eskuliburua adibidez, eta Mondo2000 aldizkarian lan egin zuen. Aldizkari hau famatua zen pasadan mendeko 90. hamarkadan