Imanol Ibarrola Goñi (Doneztebe, 1991) filosofoa da. Ibarrolaren perspektibatik zientzia honen barrenak ezagutu ditugu eta filosofiak irekitzen dizkigun galdera handiak azaleratzen joan dira elkarrizketan zehar.
«Ez zait hainbeste interesatzen honek edo hark erran zituen gauzak; Platonek, Aristotelesek, Kantek edo Platonek. Beraiek errandakoak hor daude, hor oinarritzen gara, baina niri aunitzez gehiago interesatzen zaizkit filosofiak irekitzen dituen galdera handi horiek. Ez da hainbertze zer erran duen Platonek honen inguruan, baizik eta ze problematikak eramaten dion Platoni galdera hau egitera».