TeknoFrekuentzia

Android sistemaren barruan

Aitor Errazkin

Gaurko programa Android sistemari dedikatuko diogu. Android, Iphonekin batera, mundu guztian dauden gailueen %90ean instalatuta dago. Programa honetan behin baino gehiagotan komentatu dugun bezala, Android mugikorretan software libreko aplikazioak instala daitezke. Existitzen dira baita F-droid bezalako dendak, software libreko aplikazioak eskaintzen dituena. Orain arte googleren zerbitzurik erabili gabe mugikorra erabili ahal genuen. Hau guztia aldatzera doa, ezta maider?

(maider) hala da. 2027. urtetik aurrera, gure android mugikorrean aplikazio bat instalatu nahi badugu, aplikazioa garatu duen pertsona edo taldearen izena onartutako zerrenda batean izan beharko du. Zerrenda hau Googlerena izango da. Beste modu batean esanda, garatzailea onartutako google garatzaileen zerrendan altan emanda egon beharko du, bestela ezingo da erabili. Punto. Orduan, nire semea eta bere lagunak elkartzen badira eta joku txoro bat egin nahi badute, ordenagailuan soilik erabili ahalko dute, ezingo da mugikorrean instalatu. Android beti ezaguna izan da aplikazioak eskuz instalatzeko aukera emateagatik, "sideload" deitzen diote honi. Hori guztia desagertzear dago, eta aplikazioak instalatzeko prozesua asko zailduko da, ia ezinezko bihurtuz. 

gian norbaitek pentsatu du: Zer egin behar da altan emateko datubase horretan? ni google kontua baldin badut horrekin balio du? zerbait erraza da ala nolakoa da prozesua? Pues ez. Hasteko ordaindu behar da, ezin dira ordaindu gabeko konturik erabili. Horrez gain, bere identifikazio dokumentuak (DNI, edo antzeko, eta DNI digitala izango zen klabe kriptografiko bat) eta kontratu bat sinatu behar du Googlerekin. Soilik ordaindupekoa izateagatik iada konplexutasun maila bat sartzen da, edonor ez dauka dirua gauza horietan erabiltzeko, eta are gutxiago umeak edo nerabeak; horrez gain googleren kontratua sinatu behar da.

 

(aitor) Googleren kontratuak eta erabilpen baldintzak nahiko zorrotzak izaten dira. Kasu honetan zer eskatzen zaie garatzaileei bere programak Google Playn egon ahal izateko?


(maider) Ba, lehen komentatu dugun bezala, garatzaile kontua izateko googleren erabilpen baldintzak onartu behar dira. Hortaz aparte, aplikazio bakoitza garatzailearen klabe kriptografikoarekin identifikatuko da. Honi programa sinatzea esaten zaio, dokumentu batean eskuzko sinadura jartzen dugun bezala, ba aplikazioak era sinatuta egongo dira. Googlek sinadura ez badu ezagutzen, ezingo da aplikazioa erabili. Aplikazioai gratis baldin bada, adibidez familiarekin urtebetetzeak ospatzeko aplikazio bat adibidez, Googlek erabilpenari buruzko metrikak egingo ditu: zenbat aldiz jaitsi den, nor izan den... Ordaindupekoa baldin bada,  banatuko den moduaren arabera, ordainketa ezberdina da, gero eta deskarga gehiago, gero eta gehiago ordaindu behar du garatzaileak. Adibide bat jartzeagatik, garatzaile izateko argibideetan topatutako azalpen bat komentatu nahiko nuke: Zer gertatzen da bi aplikaziok izen berdina badute? beraien esanetan, gehien instalatu den aplikazioa izango da izenarekin geratuko dena, ez aurretik iadanik erabiltzen zegoena. Hau da, handienak txikia jaten du.

 

(aitor) Eta zergatik dator aldaketa hau? ba epaiketa baten ondorioz. 2023an , berriz ere Google salatua izan zen,  kasu honetan epic games enpresa, Fortnite mundu mailan ezaguna den jokuaren sortzailea izan da salaketa jarri duena. Epic Games Google salatu zuen esanez praktika monopolistikoak egiten dituela. Beraien esanetan, Fortnite Androiden saltzeko modu bakarra Google Play da, ezin da beste ordainketa modurik erabili. Eta hor dago gakoa: Epic Games jokua saltzeko Android plataformetan bai ala bai Googleren ordainketak erabili behar zituen, eta Google irabazien %30 eskatzen zion jokua Google Playtik jaitsi eta ordaindu ahal izateko. 


(maider) Eta hori dirutza da, pentsa zenbat diru ateratzen duen Google, ordaindupeko aplikazio bakoitzagatik %30a eramaten baldin badu... eta bere lana soilik ordainketa pasarela egitearena izan da.  Imaginatu dendari bat zarela eta datafonoa edukitzeagatik ordainketa guztien %30a eman behar dituzula eta gainera ezin dela beste datafonorik erabili: bai ala bai Googleren datafonoa erabili behar da. Hori monopolio bat dirudi, eta gainera, ze diru portzentaia, %30!  Elizak %10, Gizarte segurantzak %32, eta ordainetan pentsioa, ospitalak... beste kontu bat da pentsioak duinak diren ala ez hori ez da programa honetako gaia, baina uste dut ulertzen dela esan nahi dudana: Irabazien %30 eskatzea soilik datafonoaren lana egiteagatik rentismo hutsa da, Google ia ezer egiteagatik dirutza ateratzen du. Iimaginatu bankuko txartelaren komisioa kuota finko bat izan ordez erositako guztiaren %30a dela; produktu guztiak %30 garestiagoak izango ziren. Horrez gain hemendik pasa behar zara bai ala bai, ez dio inori uzten negozio horretan sartzen. hau guztia gure segurtasuna bermatzeko egiten dela esaten du Googlek. 


Google epaiketa galdu zuen, 2025ean apelazioa ere galdu zuen, eta Google onartu behar izan zuen Google Play barruan ordainketa pasarela ezberdinak sartzea. honek esan nahi du app bat garatu eta saldu nahi baduzu, zure bankuko ordainketa pasarela erabili ahalko dela ordainketa horiek egiteko, Googleri ezer ordaindu gabe. Hortaz aparte, onartu behar du baita beste denda batzuk Google playtik deskargatu ahal izatea eta aplikazioak instalatzeko aukera ematea iturburu ezezaguna edo antzeko mezu beldurgarririk gabe. 

Eta epaitegien gaia alde batera utzi baino lehen, esan behar da Apple ere gauza berdinagatik salatua izan zela, baina hobeto bideratu zuen istorioa. Beste egun batean hitzegingo dugu Appleri buruz. Gaur Android :)

(aitor) Beraz aukera gehiago izango ditugu aplikazioak instalatzeko, eta aplikazioak garatzen dutenek errazago izango dute beraien produktuak saldu ahal izateko Googleri hainbeste ordaindu gabe.  Honek dirua galtzea ekartzen dio Googleri, erosketa pasarela horietatik erositako gauzengatik ez duelako ezer kobratzen. Imagina daitekeen bezala, akziodunei  ez die batere graziarik egiten, eta horregatik aldaketak sartu nahi dituzte Google Playn. Galdera hau da: nola atera dirua Googleren ordainketa pasarela erabiltzen ez bada? Ba garatzaileei kobratuz.

(maider)eta itzultzen gara hasieran komentatu dugunera: 2027an aplikazioak instalatzeko aukera ia-ia desagertuko da, soilik instalatu ahalko dira Googlek onartutako sinadura daukatenak. Aukera bat geratzen da aplikazioak eskuz instalatzeko, keepandroidopen kanpainan ikus daitekeen bezala, bain 9 pausu eta 24 ordu eskatzen du. Hori ez da bideragarria, argi eta garbi.  Hemen ikusten ari gara rentismotik bizi nahi duen multinazional bat: ez du produktuak sortu eta saltzeagatik bizi nahi, gauzatxoak sortu, hobetu, erabiltzaileekin komentatu gauzak... ez, guztiz kontrakoa baizik: erabiltzaileen askatasuna mugatu nahi dute hilabeteko kuotak kobratu ahal izateko. Diru askoz gehiago metatzen da zerbait behin saldu eta hilabetero kobratzen bada behin eta berriz gauzak saltzen ibiltzea baino. Honi buruz programan hitzegin dugu, Kakazte prozesua edo ingelesez enshitification deitzen zaio honi, nola produktuak sortu eta innobazioan murgilduta zeuden enpresa batzuk produktuen kalitatea apropos jaisten dute diru gehiago irabazteko. eta kuriosoa da nola kakaztuta dauden enpresak beti ateratze ndutela segurtasunaren bandera: kontuz! ez baduzu nire aplikazioa erabiltzen, arazoak eduki ahal dituzu!   

https://keepandroidopen.org/eu/

Oraindik garaiz gaude hau gelditzeko. Keepandroidopen webgunean jartzen du nola: eskaera bat sinatzeko dago adibidez, gure entzuleak animatu nahi ditut webgunera sartu eta ahal den apurra egiteko.