Gazte Klip proiektuan Melocotón Gigante musika taldearen parte-hartzea izan dugu. Lizarraldean sortutako talde honek musika estilo desberdinak uztartzen ditu, hala nola rumba, funk-a, punk-a eta egile-kantagintza.Euren proposamen musikala perkusioz, erritmoz eta energiaz beteta dago, betiere umorea eta giro ona ardatz hartuta. 2024an Mutante izeneko lehen diskoa argitaratu zuten, euren izaera anitza eta sortzailea erakutsiz.