Gazte Klip

Onavibe musika taldea

Aitor Errazkin

Gazte Klip proiektuan ONAVIBE musika taldearen parte-hartzea izan dugu.
Popa, rocka eta soula uztartzen dituen talde honek nortasun musikal propioa eta soinu freskoa eskaintzen ditu. Proiektu honetan bi abesti berri aurkeztu dizkigute: La Huella eta Lau Katu, euren sormenaren eta musika-ibilbidearen erakusgarri.Abesti horien bidez, taldeak bere estiloa, energia eta proposamen artistikoa erakusteko aukera izan du. Gazte Klip esperientzia bikaina izan da ONAVIBEren musika ezagutzeko eta haien sormenaz gozatzeko!