Gazte Klip proiektuan Nuria Culla abeslari, gitarrista eta konpositore donostiarraren parte-hartzea izan dugu. 2013an hasi zuen bakarkako musika-ibilbidea, indie-poparen eta folk alternatiboaren artean bere estilo propioa garatuz. Bere musikak jazzaren, soularen eta bossa novaren eraginak uztartzen ditu, pop eta soinu elektroniko modernoekin batera.
2024an Hamaika gau izeneko lehen disko luzea argitaratu zuen, emozioz eta ñabardura musikalez betetako lana. Gazte Klip proiektuan, bere ahotsaren, musikaren eta sormenaren bidez, bere unibertso artistikoa gertutik ezagutzeko aukera eskaini digu.