(maider) bai, kasu honetan internetera konektatzen diren gailuak erasotu dituzte. Gero eta gehiago ikusten dira intenretetik erabil daitezkeen domotikako gailuak etxeetarako, eta kamara edo beste gailuak kontrolatzeko automatak enpresetan. Oso erabilgarria da urrunetik kontrolatu ahal izatea ,edozein gauza gertatzen baldin bada azkarraago konpondu daiteke eta abar... Kontua da: ate bat irekita uzten badugu, zaindu behar da nor sartu daitekeen. Hori egia da mundu fisikoan baina interneten, edonor sar daitekeela, eta edonor esan nahi du internetera konektatuta dagoen edonor, ba ateak irekitzearen kontua oso garrantzitsua da, eta serioski hartu beharrekoa.
Baina tamalez, enpresa bat baino gehiago ez dio behar beste garrantzi a ematen segurtasunari, eta orduan supermerkatuetan gertatutakoa gertatzen da. Tenperatura kontrolatzen duen automata eguneratu gabe dago, eta internetetik norbait sartu eta konfigurazioa aldatzen du. Horrez gain, zerbait gaizki doanean abixua eman behar duen sistema ere toki beretik kontrola daiteke, beraz alerta 5-6 ordu beranduago bidaltzen da.
Argi dago hau ezin dela egin, zu ezin zara besteen sistemetan sartu eta gauzak aldatzen ibili, baina ez badira segurtasun neurri minimo batzuk hartzen... azkenean arazoak egon arte ez dira gauzak konpontzen.
(aitor) kasu honetan supermerkatuek janaria tonaka bota behar izan zuten, supermerkatu batzuetan 50 gradu baino gehiagoko tenperaturara ailegatu zen... baina hau ez da kontu berria, orain dela urte batzuk interneten , shodan.io webgunea erabilita, segurtasun kameren irudiak topatu ahal ziren, adibidez, edo uma txikiak zaintzeko gailuak.
(maider) eta ez gara hain atzera joan behar jejeje :) gaur egun gauzak aldatzen doaz, orain hodeira konektatzen dira gailuak, eta hor gordeta geratzen dira gauzak, ez lehen bezala, defektuz gure etxeetan gordetzen zirela. Asuntoa da hodeia erortzen baldin bada ezer gabe geratzen zarela...
(aitor) Makinei erasotzen dioten gaiarekin jarraituz, sistema industrialak erasotzeko sortutako stuxnet zizare informatikoari buruz hitzegingo dugu. 2010ean ezaguna egin zen, ze ordenagailuei erasotu ordez, makina erramienta kontrolatzen duten sistemei eragiten die. Adibidez zentral nuklearrak kontrolatzen duten sistemei, besteak beste.
(maider) kasu honetan Iraneko zentral nuklearrak izan ziren erasotuak. Esan behar da hemen segurtasun neurri basikoak hartuta zeudela, ez da pasahitza louvre, beste batzuk bezala, baina halere zentral nuklearra kontrolatzen duten automaten programak aldatu zituzten. Beraien helburua makinak gaizki funtzionatzea zen, aberia asko edukitzeko. Makinak okerreko datuak ematen zizkion kontrolatzaileei eta horrela behar baino geldiketa eta erreparzioak egin behar zituzten, konturatu arte zer gertatzen ari zen.
Ez dago argi oraindik nondik atera den eraso hau, baina new york times esanetan Israel eta Estatu Batuetako gobernuak egongo ziren atzean. Israel ezaguna da zibersegurtasunaren munduan maila gorenean egoteagatik, eta beste behin ere bere izena ateratzen da holako egoerak gertatzen direnean,
(aitor)bai supermerkatuen kasuan bai zentral nuklearretan, hornitzailearen sistemak erasotzen dituzte. Supermerkatuen kasuan hozkailuak fabrikatzen duten enpresaren automatak erasotu zituzten; iranen kasuan aldiz, mundu mailan nagusia den Siemens sistementzako diseinatutako zizare bat izan zen. Gero eta gauza gehiago konektatuta dauden mundu honetan, mota honetako erasoak ohikoagoak bihurtuko direla ematen du ezta?
(maider)eta normala da, begira ze diru galerak sor daitezkeen, mina eragin nahi baldin bada holako ekintzak ohikoagoak bihurtuko dira. gainera oraindik askotan ikusten dugu jendeak ez duela segurtasuna serioski hartzen; gauzak hodeira konektatzen dira jakin gabe ongi zer egiten duen, urteak eguneratu gabe geratzen dira eta gero gerokoak. Lhene komentatu dugun webgunea, shoda.io, bilatzaile bat da, baina webguneak bilatu ordez sarean dauden zerbitzuak bilatzen ditu: inprimagailuak, kamarak, hozkailuak, domotikako gailuak... eta ez baditugu defektuzko pasahitzak aldatzen, ba atea irekita uztea bezala da.
(maider) bai, orain betiko segurtasun gomendioak eman behar ditut. Badakit beti esaten dugula bertina, amatxok gela jasotzeko esaten zigun bezala, eta gero gu kasu egiten dugu nahi dugunean, baina errepikatu behar dugu: internetera konektatzen den edozein gailu eguneratuta eduki behar da, gure datuen kopiak eduki behar ditugu, garrantzitsuak badira behintzat, ezin dira soilik besteen eskuetan egon; eta gauzak kontrolatuta eduki behar dira;