Denon basoa

BASOEN MEMORIA-Unai eta Iñaki-elkarrizketa

Aitor Errazkin

Basoa ulertzeko moduak asko dira. Urriaren bukaeran Nazioarteko FLARE kongresua egin zen Bilbon, munduko ikertzaile aditu eta komunitate indigenetako ordezkariekin. Euskal Herrikoak ere han izan ziren, Basoaren memoriari tiraka, etorkizuna irudikatzeko. 
Aretoko ateak ireki eta mundu bat sartu da barrura: Nepal, Peru, India, Kenya, AEB, Suedia eta beste hainbat herrialdetako ikertzaileak eta komunitate indigenetako ordezkariak. Guztiak gauza beraren inguruan ikertzen, hausnartzen eta eztabaidatzen. Udazken betean, basoen topaleku bihurtu da Bilbo.
Zuhaitz guztiek dute lekua FLARE kongresuak osatu duen ekosistema eder honetan. Zuhaitz horien artean bada bat nabarmentzen dena; Unai Pascual ikertzaile euskalduna erreferentziazko pertsona da munduko ertz guztietatik gerturatu diren adituen artean. Pascualek egindako ikerketek eta argitalpenek nazioarteko inpaktua dute, baina, batez ere, bere lanek gizartearen eta naturaren artean dauden harreman sare konplexuak ulertzeko tresnak eta ideiak jarri dituzte mahai gainean. Irratsaio honetan bai bera eta baita Iñaki Sanz-Azkue ere izango ditugu hizketagai. 

 

Irratsaioaren egilea: Edu Zabala Garagartza

Dokumentua: BASOEN MEMORIA-Unai eta Iñaki-elkarrizketa

Harremanetarako: basobiziakplataforma@gmail.com

Web orria: https://www.basobiziakplataforma.org/

Telegrameko kanala: https://t.me/basobiziakplataforma

Beste kanal batzuk: Facebook, Instagram eta Mastodon