Iturri zaharretik ur berria. Memoria historikoak garen hori azaltzen duten gertakariak kontatzen dizkigu, eta aspaldian dabiltza Berako Labiaga ikastolan horren egarria asetzen. Nahia Senper bertako kideak kontatu digunez, «memoria duen ikastola» da Labiaga, eta «ikasleekin gaia aspaldian lantzen zutenez ausartu ziren iaz memoria historikoaren zikloa lehen aldiz egitera».
Herrikide bat oinarritzat hartuta antolatu zuten iazko zikloa: «Joan den urtean Frantxia Halzuet Alzate beratarra hil zela 80 urte betetzen ziren, eta hori ardatz hartuta egin genuen zikloa. Bere eta Comète Sarearen inguruan izan zen, eta herriko plaza bati bere izena eman zitzaion eta omenaldia egin zitzaion. Senpereko ikastolako ikasleekin lanean aritu ziren Labiagako ikasleak», azaldu du.
Egindakoarekin kontent, bigarrenez eutsi diote ekimenari: «Balorazio hagitz-hagitz positiboa izan zen, eta horregatik ausartu gara bigarren zikloa aitzinera ateratzera».
36ko gerra eta bortxazko lanak
Aurten, 1936. urteko gerra eta bortxazko lanak izanen dituzte hizpide, eta hainbat hitzordu antolatu dituzte urtarriletik martxora bitarte.
-
Urtarrilak 17-18-24-25-31. 3526 erakusketa.
17:00-20:00. Ikastolako areto nagusian.
-
Urtarrilak 30. “Bera 1936: Gerra Zibileko lehen asteetako gertaera errepresiboak”
18:30. Ikastolako areto nagusian.
Fernando Mikelarenaren hitzaldia
-
Otsailak 1. Memoria historikoaren ginkana.
10:30. Eztegarako ikastolan.
-
Otsailak 21-22-28-martxoak 1. “Hormigoizko mugak” erakusketa.
17:00-20:00. Ikastolako areto nagusian.
-
Otsailak 21. “Trabajadoriak” dokumentala.
19:00. Ikastolako areto nagusian.
-
Martxoak 1. Memoria historikoari buruzko mendi ginkana.
10:00. Eztegarako ikastolan. Larun Mendi taldearekin batera.
-
Martxoak 6. “Bortxazko lanak eta Pirinioan gotortzea: Frankismoaren unibertso kontzentrazionarioa”.
19:00. Ikastolako areto nagusian.
Edurne Beaumonten eta Fernando Mendiolaren hitzaldia.
