Elizondoko erdiguneak badu grafismoarentzat eta ilustrazioarentzat txoko bat: Malmö House estudioa. Juan Angel Perotxena eta Maria Gaztelupek aitzinerat daramaten estudioa. Perotxenak lan egiten duen moduak badu komunikazio hutsetik haratago zerbait, «arima ez galtzea» bere helburuetako bat baita. Elizondoarraren arimaren zatitxo bat ezagutzeko aukera izan dugu elkarrizketa honen bidez. Ilustrazioaz, musikaz, erreferenteez, militantziaz eta herriaz hausnartzeko parada izan dugu.