Fruitu arbolen udako txerto tailerra antolatu dute larunbatean Biriatun

Aitor Errazkin 2024ko eka. 19a, 15:29

Biriatuko herrialde karriaren parkinean, "Zuhaitz eta landare hesi" proiektu bat martxan jarriko dute. Audrey Hoc eta Aimar Rodriguez laborariek eta frutarbol ekoizleak, Biriatuko herriko etxearekin adostutako proiektua da. Ekimen honen bidez, Biriatuko herriaren sarreran dagoen parkinaren atzekaldean 200 metroko landare-hesia egokitu eta 300 fruitu arbol eta landare jangarri mota ezberdinak landatuko dituzte.

Landaketa azarotik aurrera egingo dute. Landare hesi jasangarri honek ematen dituen frutuen zati bat,biriatuko eskolen kantinetara bideratuko da besteak beste. Larunbatean fruitu arbolen txerto tailerra proposatzen ditu goiz eta arratsaldez. Formakuntza hori, Audrey Hoc, OMA elkarteko kidea eta Ainitza oihan baratza eta mintegi ekologikoaren sortzaileak (Etxalar) gidatuko du.

Tailerra, Sagardotegi elkarteko lokalan, (Martingoiti bide azpikaldean) iraganen da. Informazio gehiagorako: audreyhoc@gmail.com helbidera idatzi behar da lehenbailehen lekua erreserbatzeko.