Bigarren urtez Arbolaren Eguna ospatuko dute Biriatun

Aitor Errazkin 2024ko azaroaren 13a

Azaroak 23an "arbolaren besta" ospatuko dute Biriatun, tokiko arbol, fruitondo eta landare ekoizleen merkatua antolatu dute. Egitaraua goizeko 9.00etatik arratsaldeko 17:00etara zabalduko da. Merkatuaz gain, tailerrak, mintzaldiak, ibilaldi botanikoak eta antzezlanak antolatu dituzte. Audrey Hoc eta Aimar Rodriguez,  OMA elkarteko kideekin hitzegin dugu 

Azaroak 22 Ostirala

Arratsaldeko 17:00 Bioaniztasunaz ari diren tokiko elkarteekin mahai ingurua (xomorro,ereinez, ainitza eta korrika egiten duen basoa elkartea)

19:00 Zintzur bustitze eta jatekoa
20:30 Sagarraren inguruko mintzaldia (sagartzea, jakoba errekondo, bidasoako sagarnozaleen kofradia)

Azaroak 23 larunbata

10:00etan “Nor dabil basoan?” familientzako jarduera (xomorro elkartea)
11:00 Birakalore, kalerako gorputz txotxongilo ibiltaria
12:00 Saskigintza tailerra ( Sandra Lucu )
12:00 “Boti au coeur de la nature” filma + topaketa
14:00 Tintura begetalaren tailerra
15:30 Arbolen zaindarien landart tailerra
16:00 Landareen musika eta ipuinak
16:30 Ibilaldi botanikoa euskaraz